Kooperatibismoa bizirik dago

Mondragon Unibertsitateko 90 ekintzaile sozialen komunitatea “Kooperatibismoa bizirik dago” (Cooperativism is alive) leloa aintzat harturik, Mondragon Team Academyren hirugarren urteurrena ospatzeko elkartu ziren astelehenean.
Enpresa kooperatiboak sortzearen modeloa iraganeko arrakasta izan zela, edo gaur egungo euskal gazteek kooperatibismoan interesik ez dutela pentsatzen duenak, aparteko aukera izan zuen GARAIA Berrikuntza Gunean. Finlandiako Team Academy metodologia erabiliz, ekintzaile gazte hauek sortu dituzten enpresa berritzaileekin beraien ametsak egi bihurtzen dira, bertakotik mundu mailara, gure gizartea eraldatuz.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*
*
Website