‘Aktion’ ekitaldia Garaian ALE eta ‘Snatu’ren eskutik

Arizmendiarrietaren Lagunen Elkarteak (ALE) eta Mondragon Unibertsitateko Enpresagintza fakultateko LEINN graduko Snatu Koop.Elk. enpresak antolatuta, Aktion’ ekitaldia egingo da Garaia Berrikuntza Gunean azaroaren 23an.

Kooperatibismoa, gazteak eta langabezia, dialogo intergenerazionala, gaur egungo baloreak… berbagai izango dituen ekitaldia da ‘Aktion’, eta ideia nagusia adin eta esparru desberdinetako pertsonak elkartzea da, are eta ideia sormen handiena batzeko, baita ekitaldiaren beraren helburuei jarraipena ematea ere.
‘Aktion’ ekitaldiaren aurkezpena 9.30etan egingo da. Ondoren, 9.45etatik 11.00etara sortzailetasuna eta naturarekiko maitasuna lantzenduen GaraiOn aisialdi taldearekin batera prozesuan barneratzeko aukera izango dute. 11.00etatik 12.30etara World Coffea izango da; 12.30etatik 13.15etara Angel Alkain aktore eta telebista aurkezlearekin umore kooperatiboa; 13.15tik 13.45etara lanen aurkezpena egingo da; 13.45etatik 14.30 etara Edurne Pasaban eskaltzaileak hitz egingo du.
Ondoren eta amaiera gisa luncha egongo da.

izena emateko: aktibatu@gmail.com  edo 943712907

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*
*
Website