Arcadi Oliveresen hitzaldia: “Ekonomia, Lankidetza y Kontzientzia”

Arcadi Oliveres izango da honako hitzaldiaren hizlaria: “Ekonomia, Lankidetza eta Kontzientzia”. Hitzaldia maiatzaren 27an izango da, 19:00etan, Arrasateko Amaia Antzokian.

Arcadi Oliveres kataluniar ekonomialari ospetsu bat da. Nazioarteko merkataritzan, kanpo zorrean eta defentsa ekonomian aditua da. EskolaK ematen ditu lankidetzari eta garapenari buruzko gaien inguruan maisutza eta gradu ondoko mailetan.

Hainbat mugimendu sozial eta kristaurekin aritu ohi da lankidetzan, baita askotariko argitalpen solidarioetan ere, eta mahai inguru nahiz hitzaldi ugaritan parte hartzen du ipar-hego erlazioei eta armagabetzeari buruz jarduteko. Desazkundea defendatzen du.

Helburua hiru kontzeptu horien inguruko hausnarketa bat egitea izango da. Gaur egungo egoeraraino ekarri gaituen bidearen azterketa batekin hasi eta dagoeneko “ukaezina” den aldaketa baten inguruko alternatiba posibleetaz arituko gara.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*
*
Website