“Gizon Kooperatiboa” liburuaren egile Joxe Azurmendik Arizmendiarrietaren pentsamenduaren gaurkotasuna landuko du, Arrasateko Garaia Berrikuntza Gunean.

Gizon Kooperatiboa liburuaren egilea den Joxe Azurmendik Arizmendiarrietaren pentsamenduaren gaurkotasuna landuko du, maiatzaren 14ko 19:00etan, Arrasateko Garaia Berrikuntza Gunean, Arizmendiarrietaren Lagunen Elkarteak urtero egiten duen Batzarraren amaieran.

Joxe Azurmendi Otaegi idazle, filosofo, saiakera egile eta poeta da, eta artikulu eta liburu ugari argitaratu ditu etika, politika, hizkuntzaren filosofia, teknika, euskal literatura eta filosofiari buruz, oro har.

Jakin irakurgaiak ekimenaren zuzendaria izan zen, eta argitaletxeak orain arte 40 liburutik gora argitaratu ditu bere zuzendaritzapean. Halaber, Klasikoak argitaletxean, lan filosofikoak euskarara itzultzen parte hartu du. Udako Euskal Unibertsitatearen fundatzaileetakoa ere bada.
Gaur egun Euskal herriko Unibertsitateko Filosofia Modernoko katedraduna eta irakaslea da. 2010ean Euskaltzaindiko ohorezko akademiko izendatu zuten. Finean, askoren iritziz, Joxe Azurmendi Euskal Herriko pentsalari oparo eta erudituenetakoa da.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*
*
Website