GSEF BILBON, IZEN EMATEA UZTAILAREN 31 BAINO LEHENAGO

Dakizuen moduan BILBO eta ARRASATE izango dira Munduko Ekonomia Sozialaren Foruma datorren 2018ko urriaren 1-2-3-4an. Munduko 1.500 partehartzaile espero dira eta hirugarrena izango da SEUL- Korea eta MONTREAL-Quebec hirien ostean.

ALEk aurkeztutako egitasmoak onartu ez diren arren, poster moduan aukeratu dute “ARIZMENDIARRIETA, XXI. mendeko kooperatibismoaren filosofoa” izenekoa. Gainera, ALE  eztabaida tailer bat moderatzera gonbidatu dute, eta informazio mahai bat izango dugu Euskalduna Jauregian, bertan egingo baita Foruma. Horrez gain, urriaren 3an eta 4an Foroko pertsonek Arrasatera egingo dituzten bisitak direla eta, ALE Udalarekin eta bertako beste eragile batzuekin batera ari da lanean zehaztu diren hainbat ibilbide prestatzeko.

Foroa bilera dinamiko eta parte-hartzaile bat izatea da asmoa, tokiko eta nazioarteko kideen laguntzarekin eraikitakoa. Aukera paregabea da mugaz haraindiko elkarlanaren eta lankidetzaren bidez ikuspuntuak nahiz esperientziak partekatzeko. Hauxe da foroaren gai nagusia: Gizarte-ekonomia eta hiriak: Tokiko garapen inklusiborako eta iraunkorrerako balioak eta lehiakortasuna.

Beraz ALE-tik pentsatzen dugu GSEF hau oso garrantzitsua dela kooperatibismoaren garapenerako eta Arizmendiarrietaren filosofia eta balioen hedapenerako mundu osoan.

Datorren UZTAILAREN 31n bukatzen da izena emateko epea. Biderik errazena matrikula egiteko www.gsef2108.org web gunean sartzean litzateke eta 100 euroko ordainketa egin kreditu txartelarekin.

Jardunaldi garrantzitsu horretan partehartze aktibora gonbidatzen zaituztegu.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*
*
Website