ARIZMENDIARRIETA ARRASATEKO UDALETXEKO OSOKO BILKUREN ARETOAN

Joan 2019ko urtarrilaren 4az geroztik, astelehena, Jose Maria Arizmendiarrietaren erretratua eskegita dago Arrasateko Udaletxeko Osoko Bilkuren Aretoan, ohorezko lekua partekatuz Esteban de Garibay, Pedro de Viteri eta Felix Aranorekin.

Lucio Ruiz Poveda da Don Jose Mariaren erretratuaren egilea, Luciano izen artistikoduna, eta Arizmendiarrietaren lagun mina.

Koadroa jartzeko inaugurazio ekitaldira apaizaren senideak, Arizmendiarrietaren Lagunak Elkarteko kideak eta udal ordezkariak bildu ziren. Saioa Arrasateko alkate Maria Ubarretxenak ireki zuen, eta neurritsutzat jo zuen ekitaldia –hura zen bezala – eta kooperatibismoaren inspiratzailearen figura goratu zuen. Ondoren gure Elkarteko lehendakari Miguel Angel Laspiurrek hartu zuen hitza, eta eskerrak eman zizkion Udalari Arizmendiarrietaren koadroa osoko bilkuren aretoan eskegitzeko eskaerari erantzuteagatik. Hura 1941ean Arrasatera iritsi zenetik egindako lan nekaezina azpimarratu zuen, eta gure herriaren mesedetan laga zigun herentzia itzelaren laburpen bat egin zuen. Ekitaldia amaitzeko, familiaren ordezkariak, Jesus Mari Arizmendiarrietak, eskerrak eman zizkion Udalari Elkartearen eskaerari erantzun positiboa emateagatik, eta baita Elkarteari ere, Arizmendiarrietaren erretratua Arrasateko Udaletxeko Osoko Bilkuren Aretoan egoteko egindako gestioengatik.

Koadroa familiaren eta Elkartearen lagapena izango da Arrasateko Udalaren alde.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*
*
Website