ALEren Komunikazio Plana 2019an

2019. urtea urte bizia izan da ALEren Komunikazio Planean; hauek nabarmenduko genituzke:

ALEren logo berria plazaratzea, moderno eta gazteagoa, eta, horri esker, erabilera digitala hobetzea lortu dugu eta, oro har, kode bisuala indartzea.

Arizmendiarrietaren profil bat sortzea Twitterren.

2 ekitaldi garrantzitsu antolatzea, horietako bat gure Batzar Nagusiaren amaieran, maiatzaren 9an, Juanjo Alvarezen parte hartzearekin, “Zientzia, Gizartea, Prestakuntza: Balioak tea Erantzukizuna” izenburuko ponentziarekin, eta beste bat Arizmendiarrieta Egunaren kariaz, azaroaren 27an,  Arrasateko kazetari Ane Irazabalekin, zeinak “Pertsonak, albisteen gainetik” izenburuko ponentzia aurkeztu baitzuen. Halaber, azaroaren 30ean, ALE presente egon zen Markinako udalak antolatutako ekitaldi batean, Mikel Lezamizek ponentzia bat aurkeztu baitzuen, “Arizmendiarrietaren Balioen Unibertsoa”, Arizmendiarrieta hil zela 43. urteurrena bete zela eta; ekitaldian, Arizmendiarrietaren aldeko plaka bat aldatu zen udaletxe zaharretik berrira.  Gainera, abenduaren 12an, Joxe Azurmendiri buruzko biltzarra egin zen, eta ALEk Jose M. Larramendiren ponentzia batekin parte hartu zuen, “Arizmendiarrietaren Balioen Unibertsoa” izenburupean.

(Ikusi pdf dokumentua)

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*
*
Website