Recordamur vos!

“Aretxabaleta Abesbatzak,Goikobaluk eta lubilo Bilbao Abesbatzak Recordamur vos! Abestia grabatu dute, Covid-19 pandemiaren biktimei omenaldia egiteko. Etxetik bertatik hiru abesbatza taldek interpretatutako requiem bat da, zeinek MONDRAGON, Humanity at Music-Sintonia Kooperatiboa soinu bandaren proiektuan ere parte hartu baitzuten. Horiez gain, partaide zan dira Jon Maya dantzaria, Maite Olmos pianista eta Ernesto Maestro soinu ingeniaritza, eta errealizazioa Artemanen kontu joan da. Abestiaren letra Jon Sarasua bertsolariarena da, eta obraren zuzendaria Fernando Velazquez getxoztar konpositorea. Lankidetza proiektu bat da, koronabirusaren biktimen aldeko elkartasun eta laguntasunean oinarritua”.

(Bideoa ikusi)

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*
*
Website