MANIFESTUA Lana. Demokratizatu. Desmerkantilizatu. Deskutsatu.

Joan den maiatzaren 16an, hainbat pertsona ospetsuk, besteak beste Thomas Pikettyk, James K Galbraithek, Benjamin Sachsek… manifestu bat izenpetu zuten, COVID19aren krisiari irteera bat ematen laguntzeko, oinarritzat harturik lan duineko enpresak, lanaren demokratizazioa eta desmerkantilizazioa eta deskutsatzea sustatuz, pandemiari eta klimaren kolapsoari aurre egiteko.

Manifestuaren amaieran diotenez, “Aldaketa horiek dakartzaten desafioak gorabehera, kooperatiba batzuek edo ekonomia sozial eta solidarioko hainbat enpresak frogatu dute bide hori bide sinesgarria dela, helburu hibridoak ezarriz (finantzarioak baina baita ere sozialak eta ingurumenekoak), eta barne gobernu demokratikoagoak garatuz”.

Gure aldetik, manifestua babesten dugu, uste dugulako “Arrasateko Esperientzia Kooperatiboarekin” eta ALE orain dela 10 urte baino gehiagotik garatzen ari den “Enpresan Parte Hartzeko Eredu Inklusiboarekin” bat datorrela. (Ikusi ALEren webgunea).

Dokumentua esteka honetan kontsultatu daiteke: https://democratizingwork.org/ edo erantsitako itzulpenean.

(Ikusi artikulua)

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*
*
Website