ARIZMENDIARRIETA MUSIKALA. HAZIA

2019. urteaz geroztik, Elkartea Gontzal Mendibilen eskutik ari da lanean, Jose Maria Arizmendiarrietaren bizitzari eta lanari buruzko musikal batean. HAZIA izenburua jarri diogu.

Elkartearen helburuaren ildotik, Arizmendiarrietaren pentsamenduaren balioak enpresan eta gizartean aplika daitezen bultzatzeko, HAZIA ikuskizun eszeniko musikal bat da, haren pentsamendua, balio humanistak eta ideia sozialak ingurunean zabaldu nahi dituena.

Haren esentzia eta sinesmenen isla artistiko-komunikatiboa da: guztion ongia norberaren ongia da, eta helburua gizartearen eraldaketa.

Arizmendiarrieta, bere gaitasun, ikuspegi eta irakaskuntzekin, gaur egun bizirik dirauten erakundeak eta enpresak sortzeko engranaje nagusia izan zen.

Beraz, Arizmendiarrieta pertsonaia, bere ibilbidean, gizarte eraldaketaren ereduarekin identifikatzen dugu, gure garairako mezu ukigarri eta baliagarriekin, zeinak gure herrialdean eta nazioartean ikur garrantzitsu bihurtu baitira: “Mondragon Esperientzia Kooperatiboa”.

Musikalak gaur egungo momentua azpimarratuko du, Arizmendiarrietaren mezu eta gogoeten sendotasuna landuz bereziki, horiek orainaren eta etorkizunaren premia asko eta askoren balioa nabarmentzen dutelako, eta bide emozional bat ireki nahi du, haren ondarea indartzen eta kooperatiben munduan aldez edo moldez lan egin duten guztien arteko komunio kooperatibo eta parte hartzailearen fronte bat sortzen lagunduko duena.

Musikaren dibulgazioa egiten hasteko, ostegunean, ekainak 2, prentsaurreko bat egingo da Arrasaten, Kulturaten. Prentsaurrekoa tokiko hedabideei zuzenduko zaie, eta gure lehendakari Miguel Angel Laspiur, HAZIAren zuzendari Gontzal Mendibil eta Arrasateko alkate Maria Ubarretxena izango dira buru.

Musikalaren estreinaldia Arrasaten egingo da, Amaia Antzokian, irailaren 17an eta 18an, eta hurrengo eszenaratzeak Bilbon egingo dira, Arriaga antzokian, urriaren 1ean; Iruñean, Baluarten, urriaren 29an; eta Gasteizen, Principal antzokian, abenduaren 15ean; hurrengoak, Donostian, Goierrin eta Markinan izango dira.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*
*
Website