HAZIA. ARIZMENDIARRIETA MUSIKALA. PRENTSAURREKOA

Ostegunean, Arrasaten, prentsaurreko bat egin genuen gure Elkarteak sustatutako HAZIA musikala aurkezteko.

Javier Marcos MONDRAGONeko Komunikazio zuzendariak koordinatuta, aurkezpenaren buru izan ziren Miguel Angel Laspiur gure lehendakaria, Gontzal Mendibil musikalaren zuzendari eta gidoilaria eta Maria Ubarretxena Arrasateko alkatea.

Javier Marcosen eskutik aurkezpenak egin ondoren, ekitaldia hasi zen, Gontzal Mendibilek interpretatutako “Ametsak eraikitzen” abestiarekin, Arrasateko Goikobalu abesbatzako kide Txomin Maidaganek lagunduta.

Ondoren, Laspiurrek hartu zuen hitza, eta 2019an, Mendibilekin elkartu ondoren, ideia nola sortu zen eta Arizmendiarrietari buruzko musikal bat bultzatzeko arrazoiak azaldu zituen. Esan zuenez, Elkartearen lehentasunezko helburua da Arizmendiarrietaren pentsamenduaren balioak enpresan eta gizartean aplika daitezen bultzatzez, eta HAZIA ikuskizun eszeniko musikal bat da, Arizmendiarrietaren pentsamendua, balio humanistak eta ideia sozialak ingurunean zabaldu nahi dituena. Nabarmendu zuenez, gainera, musikalak gizartea eraldatzeko ereduarekin identifikatzen du haren ibilbidea, gure garairako ere balio duten mezu ukigarriekin, zeinak gure herrialdean eta nazioartean ikur garrantzitsu bihurtu baitira: “Mondragon Esperientzia Kooperatiboa”. Azkenik, “musikala gure bihotzetara iristea eta hunkitu gaitzala nahi dugu“, esan zuen. “Ea lortzen dugun”.

(Ikusi dokumentu osoa)

Informazio gehiago: TU Lankide, Goiena, Noticias de Gipuzkoa, Diario Vasco, Mondraberri.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

*
*
Website