Irailaren 17an HAZIA musikala estreinatuko da Arrasateko Amaia Antzokian

HAZIA musikala Arrasateko Esperientzia Kooperatiboaren sortzaile eta bultzatzailearen irudikapen artistiko bat da, eta, Arizmendiarrieta Barinagan sortu zenekotik hasita, seminarioan, 1936ko gerrako giza urraduran eta bilakaera larrian, enpresen berpizkundean eta 1941ean Arrasatera iritsi zenean eratu zuen proiekzio unibertsalean egindako bidea hartzen du.

Haren bizitzako gertakari eta egoera errealetan oinarrituta, eszenaratze artistiko musikala gure herriaren garapena markatu zuten ekintzekin lotura zuzena duten koreografiekin eta irudien ilustrazioekin janzten da.

HAZIAk, gure zuhaitz sinboliko ugaltzailearen haziak, protagonistaren espiritua definitzen du. Fruitua lurretik sortzen da, kontzientziak altxatzen ditu eta bildu egiten gaitu. Gure gizon ekintzailearen antzera, zeukan identitate zigiluarekin, ametsen eraikitzaile eta gure etorkizunaren bultzatzaile. HAZIA musikalak ikusleei erantzunak ematen dizkie, eta emozioen ekintzarekin liluratuko ditu.

Arizmendiarrietaren historia historia bizia da, tokikoa eta unibertsala, ekintzak bultzatuta gure herriari sostengua eta lana eman dion gizon batena, eta haren sentipen kooperatiboa HAZIA musikalean islatuko da, “Ametsak eraikitzen” leloarekin, eta aldarrikapen honekin: Beti Aurrera.

(Informazio gehiago)

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*
*
Website