IÑAKI GABILONDO ARIZMENDIARRETAREN EGUNEAN

Orain dela egun batzuk aurreratu genizuenez, azaroaren 16an, asteazkena, 18:00etan, ARIZMENDIARRIETAREN EGUNA ospatuko dugu Arrasaten, Goi Eskola Politeknikoan (MU), 6211 eta 6212 ikasgeletan.

Ekitaldia, publiko orokorrari irekia, Iñaki Gabilondo kazetari ezagunarekin egingo den topaketa bat izango da, Jose Maria Arizmendiarrieta jaunaren figuraren inguruan hausnartzeko.

Euskadiko SER kateko egungo lurralde zuzendari eta Radio Bilbaoko zuzendari Begoña Marañonek ere parte hartuko du, moderatzaile lanetan.

Zain izango gaituzue

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*
*
Website