Albisteak

Jose Maria jauna, zer egingo dugu? (Jose Ignacio Garate)

Arizmendiarrieta 1915eko apirilaren 22an jaio zen familia apal batean, Markina–Xemeingo Barinaga elizatean, Bizkaian, eta 1976ko azaroaren 29an hil zen, Arrasaten (Gipuzkoa), 35 urtez Arrasateko Esperientzia Kooperatiboaren ideologo eta sustatzaile gisa lan oparoa egin ondoren, zeinak aitorpen unibertsala baitu. Hil zen egunetik bertatik hasi zen kooperatiba mugimendua haren irakaskuntzaren eta jarraibideen umezurtz sentitzen. Are gehiago ziurgabetasun […]

Genero ikuspegia kooperatibetan

Kooperatibek, gizarte jakin batean errotuta dauden erakundeak diren heinean, gizarte horretan indarrean dauden balioak, jarrerak eta harremantzeko moduak islatzen dituzte. Genero ikuspegiak, generoak pertsonen aukeretan, roletan eta harremanetan duen eragina ikustarazten laguntzen digu. Kooperatibak erakunde berdinzaleak dira. Balio hori abantaila izan daiteke genero berdintasuna sustatzerakoan. Baina batzuetan, genero berdintasuna berez bermatzen delako ustea dagoenean, zailtasunak […]

Jose Mari Larrañaga, Kooperatibista

Arizmendiarrietaren Lagunak Elkartean (ALE) hamarkada luze batean lana, ilusioa eta pasioa partekatzeko zortea izan dugunok, beti ikasi dugu Jose Marirekin taldean lan egiteko modu bat eta balio kooperatiboen muina komunikatzeko metodo bat. Haren proposamenak eskuzabalak izan dira, mugarik gabeak, kalkulurik eta taktikarik gabeak. Askotan harritu egiten gintuen. Haren bizitzan zehar ezagutu dutenek Eskoriatza jaioterriarekin zuen […]

Bilera Lehendakariarekin 2023/12/26

Abenduaren 26an, Arizmendiarrietaren Lagunak Elkarteko (ALE) Zuzendaritza Batzordeko kideek bilera bat izan zuten Iñigo Urkullu Renteria Lehendakariarekin, elkartearen proiektu nagusiak eta hasten ari direnak aurkezteko. Proiektu horiek ingurune kooperatiboaren etorkizuneko erronketara bideratutako estrategia berriak jorratzen dituzte. Bereziki eskerrak eman nahi dizkiogu Lehendakariari, egindako harrera onagatik, interesagatik eta Elkarteak egiten duen lana aitortzeagatik.

2023KO ARIZMENDIARRIETAREN EGUNAREN GRABAZIOA

Azaroaren 22an bi hitzaldi izan genituen Arizmendiarrietaren Egunean. Arrasaten egin zen, Goi Eskola Politeknikoan, jende askorekin: 1) PONENTZIAREN IZENBURUA:” ZAHARTZEAREN ERRONKA” Gurutz LINAZASORO – Neurologoa Parkinson eta Alzheimerreko Terapia Aurreratuen Programaren zuzendaria Gipuzkoako Poliklinikan. 2) “BELAUNALDIARTEKOTASUNAREN GAKOAK EKINTZAILETZAN” Apurva SAN JUAN Ekintzailea eta LUP kooperatibaren Co-founder-a Ekitaldira joaterik izan ez zenutenentzat eta bertaratzeko zortea izan […]

Lourdes Idoiaga: “Arizmendiarrietaren funts bibliografikoa gizarteratzen jarraituko dugu”

Hilaren 29an 47 urte bete ziren Jose María Arizmendiarrieta hil zela. Lourdes Idoiaga Goienan izan zen eta maiatzetik Arizmendiarrietaren Lagunak Elkarteko lehendakaria dela azaldu zigun. 2007an sortutako elkartea da, eta Arrasateko esperientzia kooperatiboa ezagutaraztea du helburu. Hau da bideoa, norbaitek ezin izan bazuen ikusi: (Ikusi elkarrizketa Goienan)

ARIZMENDIARRIETA EGUNA 2023

Azaroaren 22an, 18:30ean, ARIZMENDIARRIETA EGUNA ospatuko dugu Arrasaten, Goi Eskola Politeknikoan (MU), 6211 eta 6212 ikasgeletan. Ekitaldia, publiko orokorrari irekia da eta bi hitzaldi izango ditu: 1) PONENTZIAREN IZENBURUA:” ZAHARTZEAREN ERRONKA” Gurutz LINAZASORO – Neurologoa Parkinson eta Alzheimerreko Terapia Aurreratuen Programaren zuzendaria Gipuzkoako Poliklinikan. 2) “BELAUNALDIARTEKOTASUNAREN GAKOAK EKINTZAILETZAN” Apurva SAN JUAN Ekintzailea eta LUP kooperatibaren […]

AUTOBUS zerbitzua DEBAGOIENETIK Euskadiko Kooperatiben Goren Kontseiluak antolatzen duen “Denon Artean” ekitaldira joateko

Eguna: Azaroaren 13a, 18:30ean Lekua: KURSAAL – Donostia Bidaia errazteko, Euskadiko Kooperatiben Goren Kontseiluak Autobus Zerbitzu propioa antolatu du, eta DEBAGOIENETIK 16:30ean aterako da. Interesa dutenek azaroaren 9a baino lehen eman dezakete izena, telefono honetara deituz: Arizmendiarrietaren Lagunak Elkartea – ALE : 674 041 590 eta hortik irteera puntuen berri emango zaie.

“DENON ARTEAN” EUSKAL KOOPERATIBISMOAREN SARIA

Euskadiko Kooperatiben Goren-Kontseiluak DENON ARTEAN sarira gonbidatzen gaitu. Euskal kooperatibismoaren potentzialtasuna balioan jarriko dute azaroaren 13an eta zu bertan egotea gustatuko litzaieke. Horregatik, Arizmendiarrietaren Lagunak Elkartea – ALE-tik ere bertaratzera animatzen zaituztegu eta horretarako mezu honen bidez izena emateko gonbidapena bidaltzen dizugu: Azaroak 13 (18:30) Kursaal Jauregia (Donostia) Edukiera dela-eta, baieztatu etorriko zarela, mesedez. Mila […]

HAZIA PACKA SALGAI

Uztailean, HAZIAren liburu bat, eszenen gidoia, emanaldietako hainbat irudi, disko trinkoa eta Bilboko Arriagan grabatutako musikalaren bideo bat euskaraz eta gaztelaniaz duen pendrive bat biltzen dituen packa jarri zen salgai. Gogorarazten dugu HAZIA Arrasateko Esperientzia Kooperatiboaren inspiratzaile eta bultzatzaile Jose Maria Arizmendiarrietaren bizitza eta obrari buruzko irudikapen artistikoa dela, irailaren 17an eta 18an estreinatu zena […]

HAZIA MUSIKALAREN PACKa (Gidoi eszenikoa, irudiak, CDa, Pendrivea-USBa)

Dakizuen bezala, Gontzal Mendibil gidoilari eta zuzendariaren eta bere artista taldearen hiru urteko lan handiaren ondoren, Arrasaten estreinatu zen 2022ko irailaren 17an HAZIA musikala, Arrasateko Esperientzia Kooperatiboaren sortzaile Arizmendiarrietaren bizitza eta obrari buruzkoa.  Gure Elkarteak Arizmendiarrietaren pentsamenduaren balioak enpresan eta gizartean aplikatzea bultzatzeko duen helburuaren ildotik, HAZIAren helburua zen bertaratutakoei musika ikuskizun eszeniko bat eskaintzea, […]