Albisteak

Arizmendiarrieta eta Emakumearen Nazioarteko Eguna

Hil honetako gogoetan Genero Berdintasunaren balioa eta Arizmendiarrietak EMAKUMEARI buruz zuen ikuspegia aurkezten dugu. Haren jarrera erradikala da. Emakumearentzat leku bat eta aukerak exijitzetik harantzago doa. Gogor salatzen ditu gizonaren jarrera eta erantzukizuna. Bere hitzetan: “Baliteke guk geuk gaixotasun moduko nagusitasun sentimendua edukitzea”.               Eta, etorkizunera begira, gizonen eta […]

Otsaileko gogoeta 2018

Joan den 2017ko ekaineko eta urriko “Gizarte eraldaketa”-ren balioarekin jarraituz, beste hainbat gogoeta bidaltzen dizkizuegu, haien osagarri, pertsonen barne berreraketari buruz.   Beste pentsamendu batzuk (Ikusi pdf dokumentua)

Urtarrileko gogoeta 2018

Hemen doazkizue on Jose Mariaren beste pentsamendu batzuk. Dakizuenez, hilero bidaltzen dizuegun sorta bakoitzean biltzen ditugu balio bera aztertu duten pentsamendu ezberdinak. Oraingo honetan, eta hirugarrenez, hartu ditugu HEZKUNTZA balioa jorratzen duten pentsamenduak.   Arreta polarizatua, nortasunaren formazioa, norbere buruaren kontrola, prestakuntza teknikoa, indar morala, kontzientzia soziala arretaz zaindu behar dira gaur egun niaren oreka […]

ARIZMENDIARRIETAREN GOGOETAK INTERKOOPERAZIOA-KOOPERAZIOA

Arizmendiarrietaren filosofiarekin jarraituz, hilabete honetan berriro Interkooperazioa-Kooperazioari buruz arituko gara, gure Esperientzia kooperatiboaren ezaugarri nagusiena baita. 2017ko azken Kongresuan hausnartu eta onartu zen “MONDRAGONek, elkartutako kooperatiben multzo bat den heinean, batez ere elkarren arteko lankidetzagatik du zentzua” eta “areagotu nahi diren balioetako beste bat da”. Gizakiek eta herriek, loreek eta bestelako izaki batzuek bezala, bakarrik […]

Arizmendiarrieta ESKOLAren 75. urteurrenaren aurrean

Jose Maria Arizmendiarrietaren heriotzaren urteurrena gogoratuz, antolatu dugun solasaldira konbidatzen dizuegu.  Izenburua: “Arizmendiarreta ESKOLAren 75. urteurrenaren aurrean”  Data: 2017ko azaroaren 30a, osteguna.  Ordua: 19:00  Lekua: Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoako Areto Nagusia (5001 gela), Loramendi kalea 4, Arrasate. (programa ikusi)

Enpresa Eredu Berria Nafarroan

Euskal Autonomia Erkidegoan egin genuen bezala, eta gure Elkarteko nafar kideek bultzatuta, aurtengo urtarrilaz geroztik, gure Elkarteko hainbat kide Nafarroan ari dira lanean, Enpresa Eredu Berri baten gaineko Mintegi batean; bertan, maila indibidualean, eta ez inor ordezkatzen, Foru Parlamentua osatzen duten zazpi talde politikoetako eta hiru sindikatutako pertsona esanguratsuek parte hartzen dute, baita Nafarroako hainbat […]

Azaroko gogoeta 2017

Arizmendiarrietaren gogoeten zerrenda bat bidaltzen dizuegu, PERTSONAri buruz, joan den uztailekoak osatzera datorrena. Interesgarria dena eta funtsezkoa ez dago Kooperatibetan, kooperatibistengan baizik; ezta demokrazian ere, demokratengan baizik. Ideietan baino, bizipenetan. 024 (Ikusi pdf dokumentua)

10. Urteurrena ALE “XXI. Mendeko Kooperatibistak”

ALEk, joan den urriaren 20an, bere 10. urteurrena ospatzeko “XXI. mendeko kooperatibistak” izenburupean antolatu zuen jardunaldiaren memoria eransten dugu. (Ikusi pdf dokumentua) (Ikusi bideoa) (argazkia ikusi)