Albisteak

Arizmendiarrieta: mezua eta egindakoa

Aurtengo apirilaren 22an 107 urte betetzen dira on Jose Maria jaio zela, eta, beste batzuetan bezala, data egokia izan daiteke haren figura eta legatua gogoratzeko. Artikulu labur honetan saiatuko gara 1941ean iritsi zenetik Arrasaten bizi izan zen 35 urteetan zabaldu zuen legatuaren emaitzetako batzuk aurkezten.                                                1- Ezagutzari buruz: On Jose Mariak beti esaten zuenez, […]

SUSPERTZEN Proiektua

2021ean, proiektu garrantzitsu hori amaitu da; xede honekin: alde batetik, MONDRAGONeko bazkide kooperatibistei bizi duten errealitate globala erakutsi nahi zaie, eta ez beren ingurune zehatzarena bakarrik, eta, bestetik, batzuetan azaleratzen ez diren Esperientzia Kooperatiboaren alderdi asko kanpoan ezagutarazi nahi dira. Urteko lehen hilabeteetan, ALEk egindako lanaren ondorioz, “SUSPERTZEN. Ispilu kooperatiboa” liburua argitaratu da, MONDRAGONeko kooperatibismotik […]

GURE ELKARTEAREN ESTATUTU SOZIALAK ALDATZEA

2019ko azaroaren 27an, Ezohiko Batzar Nagusian, gure Elkartearen Estatutu Sozialen aldaketa onartu genuen, Euskadiko Elkarteei buruzko ekainaren 22ko 7/2007 Legera egokitzeko. 2020ko martxoaren 22an, Euskal Autonomia Erkidegoko Elkarteen Erregistro Orokorretik jakinarazpen bat bidali ziguten, gure Estatutuak aldatzeari buruz Erregistroari emandako dokumentazioak bi akats zituela adieraziz: Izenari dagokionez: izen berria, “Amigos de Arizmendiarrieta-Arizmendiarrietaren Lagunak Elkartea”, ez […]

Hezkuntza eredu inklusiboa

Hezkuntza eredua eztabaidatzen ari garen honetan, argi dago euskal eskola gehienetan aplikatutako hezkuntza sistema inklusiboak arrakasta izan duela gizarte homogeneoagoa sortzeko. Eta ikasle guztiak gela berean sartzeak, izan hizkuntza jatorri desberdinekoak zein nolabaiteko gaitasun (edo desgaitasun) funtzionalak dituztenak, ikasle guztiei egiten die mesede. Haurrak gai dira mota askotako ikaskideekin eta egoera linguistiko, sexual, etniko, balioen […]

Hobeak izango gara?

Pandemiaren ondoan igaro ditugun ia bi urte hauetan, askotan gogoratu dut sarri samar entzun eta irakurtzen zen esaldi bat: “Pandemiak hobeak egingo gaitu”, eta asko ginen iritzi horrekin bat egiten genuenak. Une hauetan ezinezkoa da pandemiak biztanleengan izan duen eragina modu horretan baloratzen jarraitzea. Egiaztatu dugu denoi eragiten digun gai bat ez dela nahikoa izan […]

Igor Ortega ikertzailea eta Mondragon Unibertsitateko doktorea, ARIZMENDIARRIETAREN EGUNEAN

Joan den azaroaren 29an 45 urte bete ziren Jose Maria Arizmendiarrieta jauna hil zela, eta, efemeride horren harira, azaroaren 25ean, ARIZMENDIARRIETAREN EGUNA ospatu genuen, “Kooperatibismoaren sortzaileek pentsamendu kooperatiboari egindako ekarpena” izeneko ponentziarekin, Igor Ortegak izen horrekin egindako doktore tesian oinarrituta. Igorrek bere doktorego tesia prestatzera eraman zuten helburu pertsonalak eta gabezia zientifikoak esplikatuz hasi zuen […]

Abendua: KONTSUMOARI buruz hausnartzeko hilabete egokia

Pentsa dezakegu kontsumoaren inguruan dugun jarduera gizartean txertatu den kezka bat dela, izan ere, oro har, onartzen ari gara gure funtzionamendu globala gure bizimoduari eragiten ari zaiola, alderdi guztietan: ezin dugu horrela jarraitu, planetak ezin du jasan eta “haserretzen” ari da. Planteamendu global horretatik abiatuta, portaera pertsonaleko errezetak sortzen dira: birziklapena, kontsumo arduratsua, hurbiltasunekoa, beharrezkoa […]

ARIZMENDIARRIETAREN EGUNA

Datorren azaroaren 25ean, publiko orokorrari irekitako ekitaldi batean, ARIZMENDIARRIETAREN EGUNA ospatuko dugu, pandemiak iraz eragindako etenaldiaren ondoren. 19:00etan izango da, Arrasateko Goi Eskola Politeknikoan –Mondragon Unibertsitatea, Loramendi 4, 6211 eta 6212 ikasgelak–. Igor Ortega Sunsundegui Mondragon Unibertsitateko doktore eta ikertzaileak parte hartuko du. 2021eko uztailaren 22an lortu zuen doktorego tesia, “Kooperatibismoaren sortzaileek pentsamendu kooperatiboari egindako […]

Mondragon City Challengeko finala

Joan den azaroaren 19an “Mondragon City Challenge” Ekintzailetza Kooperatiboaren Nazioarteko Txapelketako finala ospatu zen Arrasateko Amaia antzokian. Xabi Perez Almandoz kazetari eta ekitaldietako aurkezlearen eskutik, Maria Ubarretxena Arrasateko alkateak ongietorria eman eta proiektuan parte hartu zuten guztiak zoriondu zituen. Ondoren, lehen edizio honetako ideiarik originalenaren lehen saria eman zitzaion M&M taldeari, Divercirco proiektuagatik: zirku sozial […]

“Erresuma ez da erregearena, komunitatearena baizik” (Martin Azpilcueta, “Doctor navarrus”, 1528)

Zuzendariak, enpresa eta gizartea Martin Azpilcueta baztandar apaiz, teologo eta juriskontsultoak, Fray Bartolome de Carranzaren abokatu defendatzailea izateaz gain, erantzun doktrinala eman zien “errentei eta etekinei” buruzko galdera ugariei, eta botere politiko ororen jatorri demokratikoaren defendatzaile irmoa izan zen, demokratizazioranzko bidea planteatuz.   Azpilcuetaren aipuak enpresarien eta zuzendarien funtzioari eta erantzukizunari buruzko hausnarketara eraman gaitzake, […]

MONDRAGON CITY CHALLENGE 1. edizioa amaitzear dago

Antolatzaileak dira El Diario Vasco, Arrasateko Udala, Eusko Jaurlaritza, Kooperatiben Goren Kontseilua, Konfekoop, MONDRAGON Korporazioa, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Mondragon Unibertsitatea, eta Arrasaten aurkeztu zen proiektua, otsailaren 17an. Helburua da enpresa portaera kooperatiboa sustatzea eta gazteak eredu kooperatiboaren balioetara hurbiltzea, antzeko eredu batean oinarritutako enpresa proiektuen garapenaren bitartez. Batxilergoko, prestakuntza zikloetako eta unibertsitateko ikasleei zuzendutako […]