Albisteak

Urriko gogoeta 2021

Gaur, JUSTIZIAren inguruan hausnartu nahi dugu, betiere kontzeptu globala eta intelektuala errespetatzen saiatuz, inongo ideia politikoren apriorismorik gabe eta oportunismo mediatikorako asmorik gabe. Lehenengo helburua da Arizmendiarrietak Justiziari buruz oro har eta bere pentsamenduaren bidez egiten duen gogoeta gogoratzea, egungo gizartean Justiziari buruz dagoen pertzepzioaren iritziak jasotzea. Egitura judizialak JUSTIZIA NOLA ADMINISTRATZEN duen, gaurkotasun handiko […]

MONDRAGON CITY CHALLENGE LEHIAKETAKO FINALISTAK

Atzo, irailak 23, Arrasaten, Mondragon City Challenge ekintzailetza lehiaketako epaimahaiak 2021eko azaroaren 19an Arrasateko Amaia antzokian beren proiektuak defendatuko dituzten 6 finalistak aukeratu zituen ebaluatutako 18 proiektuen aurrean. Elkarteak tutorizatutako 8 proiektuetatik, 3 hautatuak izan dira, Lup, Astro Coop eta H2 elios. Lehen biak, 19-24 urte bitarteko kategorian, eta hirugarrena, 16-18 urte bitartekoan. (Ikus El […]

Iraileko gogoeta 2021

Arizmendiarrietaren pentsamendua eraldaketa sozialera eta ordena gizatiarrago bat ezartzera bideratuta dago, eta erailtzen dituen kontzeptuak dira erreforma, sustapena, iraultza… Azken hori, iraultza, hautatu ditugun eta jarraian aurkeztuko ditugun gogoetetan agertzen da: Ideala, zalantzarik gabe, handia da, mugarik gabea; ideia benetan iraultzailea. Mundu berri bat sortzen ari da, gaur egun gizarte berri, justuago eta gizatiarrago baterantz […]

Uztaileko gogoeta 2021

2021eko uztailean ERRESPETUAZ hitz egingo dugu. Errespetua gizakiaren balio moral garrantzitsuenetako bat da, funtsezkoa baita interakzio sozial harmoniatsua lortzeko. Errespetua elkarrekikoa izan behar da, eta elkarrenganako sentimendu batetik sortu behar da. Errespetuari buruzko premisa garrantzitsuenetako bat da errespetatua izateko beharrezkoa dela bestea errespetatzen, ulertzen eta haren interesak eta beharrak baloratzen jakitea edo ikastea. Lankidetzaren benetako […]

Ekaineko gogoeta 2021

Joan den abenduaren 29an argitaratu genuen Pio Aguirreren idazkian, gure lagunak Printzipioak edo Balioak azpimarratzen zituen, eta, batez ere, horiei lotutako portaerak. Eta zera zioen: “Kontua ez da soilik Printzipioak edo Balioak zerrendatzea, baizik eta horien esanahian sakontzea eta, batez ere, eskatzen diguten portaera pertsonalean sakontzea. Zer egin behar dugun eta zer ez”. Eta balio […]

Lana berresten

Edozein kooperatiba-modalitatetako lana, jarduera ekonomiko hutsetik harago doa. MONDRAGONeko kooperatiben historia osoan zehar, lana gizarte eta enpresa-proiektu batekin lotuta dago. Pertsonak hazten eta gizartea eraldatzen laguntzen du. Baina lanaren zentzua desberdina da persona bakoitzarentzat: batzuentzat bizitzaren zentzu edo zigor jainkotiarra da, eta beste batzuentzat bizimodua aurrear ateratzeko bide solia. Gaur, lana mila zatitan lertu eta […]

KOOPERATIBEN “GURE” AROA, BERRIRO ERE (Ana Aguirre)

Belaunaldi guztiek desberdinak izan nahi dute, aurrekoarekin hautsi, historian marka utzi, iraun. Aurrekoaren lorpen handien itzalean bizitzeko ideia, beste pertsona batzuen arrakastaren inertziak eraginda, nahiz eta erosoa izan, hutsik dagoen misio gisa ikusten da. Orain dela denbora asko kooperatibismoa sistema arrakastatsu gisa nabarmentzen da munduko komunitate askotan. Hala ere, nazioartean, sistema globalean, “bazterreko” sistema bat […]

Apirileko gogoeta 2021

2021eko apiril honetan DUINTASUNAZ hitz egingo dugu.  Arizmendiarrietak giza duintasuna eta justizia azpimarratzen zituen garapen ekonomiko eta sozialaren oinarri gisa. Pertsona guztien duintasuna errespetatu ezean, kolore batekoa edo bestekoa izan, maila ekonomiko edo sozial batekoa edo bestekoa izan, nekez lortuko dugu kooperatiben eta gizartearen garapena aurrera eramatea. Ezin da justiziaz jardun gizakien duintasuna zer den […]

MARTXAN DA “MONDRAGON CITY CHALLENGE”

Joan den 2021eko otsailaren 17an CITY CHALLENGE proiektua aurkeztu zen Arrasaten. Helburua da ekintzailetza kooperatiboko jokabideak sustatzea eta gazteak ereduaren balio bereizgarrietara hurbiltzea, enpresa proiektuak garatuz, otsailaren 18ko gure oharrean jakinarazi genuen bezala. Azarok eta Saiolanek epaimahai gisa egindako lanari esker, dagoeneko 20 talde ditugu sailkatuta, 10 talde 16-18 urtekoen kategorian eta beste 10 talde […]

Martxoko gogeta 2021

Don Jose Mariak emakumearen parte hartze sozialari buruz zuen iritzia aldatuz joan zen urteen poderioz. Ikus “El hombre cooperativo” 313-324 orrialdeak. Egilea: Joxe Azurmendi. Lehenengo urteetan, 1944 inguruan,  argi eta garbi kritikatzen zituen emakumearen jarrera erreibindikatzaileak, alienaziotzat eta zigortzat jotzen baitzuen etxetik kanpo lan egitera “behartzea”, etxeak eta familiak existitzeari uzteko. Haurrak zaintzeko haurtzaindegiak sustatzen […]

Jose Ramon Goikoetxea “Goiko” Elkarteko kide eta Zuzendaritza Batzordeko lehendakariordea hil da.

Joan den ostiralean, 2021eko otsailaren 19an, hil zen Jose Ramon Goikoetxea Goiko, 72 urte zituela.  Arrasaten jaioa, Industria Peritutzako ikasketak egin zituen Tarragonan, eta ULGOR S.COOP.en bidez sartu zen kooperatiben munduan, kalitate arloan lan eginez. Urte batzuk geroago, ULARCOko Ingeniaritza Zerbitzuan sartu zen (SIU) ─gero ULMATIC S. COOP. bihurtu zen─, eta hor zuzendari gerentearen postua […]