Antolamendua

Elkartearen gobernua eta administrazioa organo kolegiatu hauen esku dago:

Batzar Nagusia

Batzar Nagusia bazkide guztiek osatzen dute, eta beraien adierazpen organoa da.

Bere eskumenen artean daude:

  • Elkartearen jardueraren Plangintza Orokorra onartzea
  • Zuzendaritza Batzordearen kudeaketa, urteko kontuak ea hurrengo ekitaldiko aurrekontua aztertu eta onartzea,
  • Zuzendaritza Batzordeko kideak hautatzea
  • Estatutuak aldatzea, eta
  • Elkartea desegitea

Gutxienez, urtean behin elkartzen da ohiko bilkuran, eta ezohiko bilkurarako deia Zuzendaritza Batzordeak ekimen propioz egin dezake, edo bazkideen %15ek eskatu dezakete, bilkuraren arrazoiak eta xedea azalduz eta, edonola ere, Estatutuen aldaketei edo Elkartea desegiteari buruz ezagutzeko eta erabakitzeko.

Zuzendaritza Batzordea

Zuzendaritza Batzordea Elkartearen gestioaz arduratu eta Elkartearen interesak ordezkatzen dituen ordezkaritza organoa da. Gutxienez bost kide eta gehienez hamahiru izango ditu. Gaur egun 12 kidek osatzen dute, horien artean egonik lehendakaria, lehendakariordea, idazkaria eta diruzaina, lau urteko aldi baterako. Kideen erdiak bi urtean behin berritzen dira.
Gutxienez hiru hilean behin elkartuko da, eta jarduera sozialen garapen onerako behar den guztietan.

Gaur egungo Zuzendaritza Batzordearen osaera honako hau da:

  • Lehendakaria: Miguel Angel Laspiur
  • Lehendakari ordea: Jose Ramon Goikoetxea
  • Idazkaria: Mikel Lezamiz
  • Diruzaina: Jon Emaldi
  • Bokalak: Jose Luis Jimenez Brea, Jesus Goienetxe, Jose Luis Madinagoitia, Eusko Ikaskuntza, Mondragon Unibertsitatea, Javier Sotil, Itziar Usabiaga, Ramon Molinero.

Kontsulta organoak

Elkartearen xedeak lortzen laguntzeko eta barne pluraltasuna sustatzeko helburuarekin, lantaldeak, kontsulta taldeak eta abar eratu ahal izango dira, ekintza zehatzak egiteko, bazkideen inplikazioarekin.

Gaur egun hainbat sekzio daude eratuta, hau da, Elkartearen proiektu zehatzak gauzatu eta garatzen dituzten lantaldeak.