20 proiektu aukeratu dira markak hautsi dituen Mondragon City Challengerako

Azaroaren 18an Mondragon City Challengeko epaimahai teknikoak finalerako hautagai izango diren 20 proiektuak jakinarazi ditu, inoiz baino proiektu gehiago eta parte hartzaile gehiago izan dituen hirugarren edizioan.

Hautatutako taldeen jatorria hau da: Gipuzkoako 8, Bizkaiko 4, Gipuzkoa-Bizkaiko 1, Mexikoko 4, Kolonbiako 2 eta Tanzaniako 1.

Erakundeak planteatutako erronken artean hauek zeuden:

  • Erronka teknologiko-digitala
  • Erronka sanitario-soziala
  • Erronka energetiko-klimatikoa

Zazpi taldek erronka teknologiko-digitalaren alde egin dute, beste 7k sanitario-sozialaren alde eta gainerako 6ek energetiko-klimatikoaren alde.

Hautatutako 20 taldeek beren enpresa proiektu kooperatiboa garatu beharko dute orain, Mondragon City Challengeren webgunean dagoen Gidan oinarrituta.

Lana garatzeko, talde bakoitzak ASEKoopeko eta Arizmendiarretaren Lagunak Elkarteko tutore bat izango du, proiektu kooperatiboak kudeatzen esperientzia emango dietenak. Gure Elkarteak 11 tutore jarri ditu antolakuntzaren esku.

(Informazio gehiago)

(Mondragon City Challenge)

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*
*
Website