Liburutegia

Mondragon Unibertsitateak Openkoop Liburutegi Digitala gehitu du bere webgunean, Arizmendiarrietaren legatu idatziarekin eta Arrasateko Mugimendu Kooperatiboaren beste material batzuekin. Liburutegi irekia eta digitala da, historia, printzipioak, balioak eta kudeaketa eredu kooperatiboa jaso, zaindu, antolatu, kudeatu eta zabalkundea egiteko.

Lan hori MONDRAGON Korporazioak, Mondragon Unibertsitateak eta Arizmendiarrietaren Lagunak Elkarteak sinatutako hitzarmenari esker egin ahal izan da.

Eusko Ikaskuntzako Euskomedia Fundazioak ere argitaratu du Arizmendiarrietaren dokumentuen legatua, bere webguneko “Monografikoak” atalean.

Webgune honetako “LEGATUA” atalean horietan sartzeko estekak aurkituko dira.

Horrez gain, hainbat argitalpen daude formatu digitalizatuan; webgune honetako “ARGITALPENAK” ataletik deskargatu daitezke.