Albisteak

Joxe Azurmendirekin solasean

Gure esker on eta errekonozimendua azalduz 2014 hasieran, Arizmendiarrietaren Lagunak Elkarteko (ALE) buru nintzelarik, Joxe Azurmendirengana hurbildu nintzen eta, laguntza eske, bere Donostiako bulego atea jo nuen. Urte horretako maiatzaren 14ean  antolatu  genuen Batzar Nagusiaren ondoren, hitzaldi bat eskatu nion. Hitz-aspertu luze bat izan genuen bertan, bere hitzaldia ahalik eta egokien prestatu zezan eta zalantzarik […]

EGINDAKO KOMUNIKAZIO EKINTZAK, KOMUNIKAZIO PLANA BIRFORMULATU ZENETIK

2024. urtean 2018an egindako azken Komunikazio Plana birformulatzeko lan egin zen. Egindako hausnarketan egiaztatu zen beharrezkoa zela ahalegin handiagoa egitea ingurune korporatibora hurbiltzeko, sare sozialak gehiago eta hobeto erabiltzea, batez ere gazte jendearengana hurbiltzeko, komunikabide tradizionaletan presentzia handiagoa izatea, eta jardunaldiak, eztabaidak eta horrelakoak antolatzen lan gehiago egitea Argi zegoen ALEren ikusgarritasun falta, eta horrek […]

Enpresa posible berria eta Leon XIV.aren aitasantutza

Krisi sozial, ekologiko, ekonomiko eta etiko ugarik markatutako testuinguru globalean, indartsu berpiztu dira, berriak izan gabe ere, oso gaur egungoak diruditen proposamenak. 2025eko maiatzean aita santu aukeratu zuten Leon XIV.aren (Robert Francis Prevost) aitasantutzaren lehen keinuek Jose Maria Arizmendiarrietaren pentsamenduarekin bat egitea gogorarazten digute. Arizmendiarrietak, XX. mendearen erdialdean, kooperatibismo eraldatzailea bultzatu zuen Euskal Herrian, bereziki […]

BAZKIDEAK ERAKARTZEKO ETA FIDELIZATZEKO PROIEKTUA

ARIZMENDIARRIETAREN LAGUNAK ELKARTEAREN BATZARREAN 2025-05-15ean AURKEZTUA Proiektua 2024an hasi da, ALEn talde bat sortuta, LEINN-Mondragon Unibertsitateko Lidergo Ekintzailea eta Berrikuntza gradu ofizialeko ikasle talde baten laguntzarekin. Iaz egindako lanaren barruan, hauek nabarmenduko genituzke: ALEri buruzko triptiko bat eta kartel bat egitea. Elkartearen aurkezpen berria diseinatzea eta gure webgunea berritzen parte hartzea. Sare sozialetan aktibatzea, Linkedin, […]

HITZALDIA: LEIRE MUGERZA

2025eko maiatzaren 15ean, 17:30ean, lehen deialdian eta 18:00etan bigarren deialdian, ALE-Arizmendiarrietako Lagunen Elkarteak Batzar Nagusia egingo du Arrasateko Parke Teknologikoan (Goiru kalea, 1A Eraikinean).   Batzarraren ondoren, 19.00etan gutxi gorabehera, publiko orokorrarentzat irekia izango den ekitaldi batean, Leire Mugerza, MONDRAGONen Kongresuko eta Batzorde Iraunkorreko Presidenteak hitzaldi honekin parte hartuko du: MONDRAGON: 2028rako bide-orria. Korporazioak datorren […]

FRANTZISKO AITA SANTUAREN HERIOTZAK ERAGINDAKO GOGOETA PERTSONALAK

Fededun gisa, Eliza katolikoaren arduradun nagusi izanik eman zituen lehen mezuetatik, oso identifikatua eta interpelatua sentitu naiz beti haren 12 urteko irakasbidean. Frantzisko I.a, Hego Amerikako lehen aita santua eta jesuita, komunistatzat edo liberaltzat identifikatu izan da, baina bere aitasantutzaren atzera begirako ikuspegitik gizarteko baztertuen babesle izan dela egiazta daiteke -zaharrak, pobreak, migratzaileak eta errefuxiatuak–, […]

AITA SANTUA VERSUS ARIZMENDIARRIETA

FRANTZISKO AITA SANTUA joan den apirilaren 21ean hil zen. 2013ko martxoaren 13an aukeratu zuten aita santu, Georgio Bergoglio, Erromatako eliz gunetik aldendutako lurralde batetik zetorrena. Kazetari gutxik ezagutzen zuten. Batek galdera hau egin zion: Nor da Georgio Bergoglio? Hura isilik egon zen pixka batean. Kazetariak, galdera intimoegia edo konprometituegia izan zitekeela pentsatuz, esan zion: Nahi […]

DESBERDINTASUNAREN ETA ZATIKETA SOZIALAREN AURKA

Apirilaren 22an Arizmendiarrietaren jaiotzaren 110. urteurrena gogoratu genuen Barinagan (Markina-Xemein). Omenaldi eta ospakizunetatik harago, haren proposamenak partekatu nahi ditugu, intimitatetik eta konpromiso pertsonaletik. Gure begien aurrean gertatzen den zatiketa soziala injustizia sozialaren ondorioa da, eta horrek zaurgarritasun eta bazterketara garamatza, baztertuak ikusezin bihurtzeraino. Oraintsu arte imajinatu ere egin ez genituen egoeretan bizi gara: zenbait langilek […]

MONDRAGON CITY CHALLENGEKO HIRUGARREN EDIZIOAREN AZKEN TRAKA

Joan den 2025eko martxoaren 3an, Mondragon City Challengeko epaimahaiak finalerako sailkatu ziren sei taldeen nortasuna jakinarazi zuen, eta, apirilaren 10ean, sei finalistek proiektuen maila erakutsi zuten, epaimahai profesionalaren aurrean egindako defentsaren bidez, hirugarren edizio honen itxiera ekitaldian, Arrasateko Amaia Antzokian. Garaileak Dianor eta Ounje taldeak izan dira 19-24 urte eta 16-18 urte bitarteko kategorietan, hurrenez […]

BADAKIGU MONDRAGON CITY CHALLENGEKO HIRUGARREN EDIZIOKO 6 FINALISTAK ZEIN DIREN!

Joan den asteartean, martxoak 4, Mondragon City Challengeko hirugarren edizioko beste fase bat amaitu zen, 2024ko urrian lehen fasea gainditu zuten 20 taldeen artean sei proiekturik onenak aukeratuta. Egun horretan Mondragon City Challengeko epaimahaiak finalerako sailkatu diren sei taldeak zein ziren jakinarazi zuen, hiru 16 eta 18 urte bitarteko kategorian eta beste hiru 19 eta […]

“Emakume konprometituak”

Emakumearen Nazioarteko Eguna dela eta, emakumeen eskubideen berdintasun osoa berreskuratzea bultzatzeko. ALE-Arizmendiarrietaren Lagunak Elkartetik ere emakumeek eraldaketa sozialarekin duten konpromiso irmoa berretsi nahi dugu. Duela mende erdi baino gehiago, Arizmendiarrietak hau zioen: “Emakumearen posizioa da, gizarte guztietan, garapen mailaren neurri zehatza“, eta hau ere esaten zuen: “Mundua etengabe eraldatzeko eman zaigu, ez begira egoteko“. Bi […]