JOSE LUIS OLASOLO GOGOAN

Joan den 2025eko uztailaren 18an hil zen gure bazkide Jose Luis Olasolo Guerenabarrena, Bizkaiko Etxebarrian, 1942ko azaroaren 16an jaio zen herrian.

Jaioterrian batxilergo ikasketak egin ondoren, Arizmendiarrietaren eskutik, Eskola Profesionalean matrikulatzera joan zen Arrasatera, gaur egun Mondragon Goi Eskola Politeknikoan (MGEP), Ingeniaritza Tekniko Industrialeko karreran. Ikasketak 1962an amaitu zituen, eta, MGEPen irakasle saio batzuk egin ondoren, Ulgorren ekin zion bere ibilbide profesionalari, trokelista eta Instalazio Proiektuetako buru lanetan, eta ondoren Garagartzako Sukalde plantako zuzendari izendatu zuten, Arrasaten bizi zelarik. Ezkondu ondoren, 1970eko urrian, Aretxabaletara joan ziren bizitzera, eta 1971n berriro Arrasatera. Hurrengo pauso profesionala ULARCOko Pertsonal Zuzendaritza okupatzea izan zen, eta, eskualde taldeak zabaldu zirelarik, LEARKOko zuzendari nagusi izendatu zuten, eta 1979an jaioterrira itzuli eta Etxebarrian instalatu zen.1991Ko amaieran MONDRAGON Korporazioa eratu zenean, Kontseilu Orokorreko kide izan zen, Ingeniaritza eta Ekipo Ondasunen Dibisioko lehendakariorde izanik, eta 2007an amaitu zuen bere lan bizitza, Osagaien Dibisioko lehendakariorde postuan. Bere ibilbide profesionalean zehar, IHOBEko eta Fagor Etxetresna Elektriko, Eskola Politekniko, LagunAro EPSV, Laboral Kutxa eta Lea Artibai Ikastetxeko Kontseilu Errektoreetako kide ere izan da, azken horretan lehendakari.

Ikus daitekeenez, bizitza profesional oso bat kooperatiben munduan, Arrasateko Esperientzia Kooperatiboaren bultzatzaile eta defendatzaile nagusietako bat izanik.

(Ikusi artikulu osoa)

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*
*
Website