Pasuen Foroa gure Elkarteak sustatutako foro bat da, Deustu, Mondragon eta EHU unibertsitateekin lankidetzan, eta ASLE eta Erkide erakundeekin batera. Bere helburua pertsonek enpresan parte hartzea bultzatzea da, ingurune ez kooperatiboetan gure ezaugarri diren eta kooperatibetan arrakasta izaten lagundu duten parte jartzearen eta lankidetzaren inguruko zenbait balio aplikatzen saiatuz.
Egindako lanak kooperatiba ez diren sozietateetan izandako hainbat esperientzia jasotzen ditu eta, bereziki, nobedade gisa, 24 proposamen fiskal formulatzen dira (alderdi politikoei, sindikatuei, patronalei eta Eusko Jaurlaritzako zein Foru Aldundietako Ogasun Sailei aurkeztu zaizkie dagoeneko, eta harrera positiboa izan dute), langileek enpresen jabetzan parte hartzeko trabak kentzera eta neurriak erraztera zuzenduak. Martin Mugicak koordinatu du lan teknikoa, eta Marta Encisok liburuaren edizioa; horren zenbait ale gure Egoitzan aurki daitezke.