“Kooperatibak, krisi garaietan ere sendo”

Epe luzeko bideragarritasuna bultzatu beharrean, epe motzeko irabaziei lehentasuna emateak
sorrarazi dituen arriskuen erakusgarri argia izan zen finantza-krisia. Gaur egun bizi ditugun
krisi orokorrek jatorri argia daukate: finantza-arloko irabaziak giza beharren aurretik jartzen
dituen enpresa-eredua, irabazi horiek pribatizatu eta galerak denon artean banatzen dituen
eredua. Jabetza-eredu plural batek, aldiz, finantza-egonkortasunari egin diezazkiokeen
ekarpenen zerrenda benetan luzea da. Giza beharrak lehenesteari esker, kooperatibek gaur
egungo bideragarritasun-krisiei aurre egiteko moduan dira, eta “partekaturiko balioaren” beste
aurpegi bat eskaintzen digute.

Eredu kapitalistaren arabera, duela hogei urtetik gora, finantzaarlokoemaitzak dira enpresa onenen neurgailu nagusia. Kooperatiben eredua, baina, libredago engainu horretatik. Iraunkortasunaren bilaketa kolektiboa besterik ez da kooperatiba bat,interesa duten hainbat alderen emaitzak “optimizatzen” saiatzen dena, aldeetako baten irabaziak handitu beharrean.

Hortaz, egoera latzenetan, kooperatibaren ongizatea lortzeko, lan-indar dena funtsezkoa da,
eta ez zenbait gerenterena soilik.

Hainbat banku handiren jarduna eta horietako askoren itxiera izan da mundu osoko jendartea
asaldatu duen beste gaietako bat. Ustez ohoragarriak eta inbertsiogileentzat eta euren
gordailuentzat seguruak diren instituzio horiek sarritan ahulgunez josirik eta gaizki kudeatuta
egon dira. Finantza-kooperatibek, aldiz, beste bide bati jarraitu diote.

Kreditu eta aurrezki-kooperatibek eta banku kooperatiboek ez diote hazteari utzi, eta kreditua
banatzen jarraitu dute, batez ere enpresa txiki eta ertainen artean. Egonkortasunari eutsi diote
herrialde askotan eta zuzeneko lanpostuak ere sortu dituzte. Erresistentzia horren gakoa argia
da: jabetza euren kideen esku dago, hura kontrolatu eta etekinak banatu ahal izateko. Horrek,gainera, hainbat abantaila eskaintzen dizkie euren lehiakideen aldean. Finantza-kooperatibak munduko banku-merkatuaren parte handi bat badira ere, oso garrantzitsua da bere eredua bertatik bertara ondo ezagutzea.

Lanaren Nazioarteko Erakundeak (LANEk) argitaratu berri duen Johnston Birchall irakasleak
idatzitako txostenak finantza-kooperatiben azterketa sakona egiten du, 1850ean Alemanian
sortu zirenetik gaur egunera arte, mundu osoan hedatuta dauden une honetara arte.

LANEk egindako elkarrizketa batean, Birchallek argi adierazten du, ekonomialariek egindako
aurreikuspenen arabera, finantza-kooperatibek inbertsiogileen jabetzapekoak ziren bankuek
baino eraginkortasun txikiagoa izango zutela, euren gerenteei ez baitzieten akziorik ematen
ordainetan.

Hala ere, krisiak agerian utzi du, finantza-kooperatibek banku-sozietate anonimoek
baino arrisku txikiagoa zutela, hain zuzen ere, euren zuzendariek ez zutelako etekinen zati bat
jasotzen.

“Egonkortasuna eta arriskuarekiko herra finantza-kooperatiben DNAn idatzita dago. Enpresak
direnez, soberakinak sortzen dituzte, eta hala izan behar du. Baina soberakin horiek
gordetzeak finantza-arloan indartu egiten ditu, eta arautzaileek ezartzen dituzten kapital
propioaren inguruko eskakizunek sorrarazi ditzaketen arazoak konpontzeko erabiltzen dituzte.”

“Munduko hainbat lekutan, aurrezki-kooperatibek ez zuten beherakadarik bizi izan 2008an. Ez
dute banku-krisirik pairatu; pixkanaka hazten jarraitu dute, erregulartasunez eta tragediarik
gabe.”

Kooperatiben ikuspegi soziala da krisi garaietan aintzat hartu behar den beste abantailetako
bat. Ekonomiaren porrot orokorra gertatzen denean, eta gobernuek berme sozialak murrizteko
presio garrantzitsuak jasotzen dituztenean, kooperatibek paregabeko bizitasuna erakusten
dute. Kapital soziala elikatzea helburu duten ekarpenak egiten dituzte, akziodunen
jabetzapekoak diren enpresek ez bezala. Horrez gain, pribatizatzeko arriskuan dauden,
Estatuak kontrolatzen dituen edo aurrekontuen murrizketen ondorioz baztertuta dauden
osasun-arloko zerbitzuak eskaintzeko orduan, paper garrantzitsua daukate kooperatibek.
Eta ezin ahaztu daitezke, halaber, kontsumoko kooperatiben abantailak: Kontsumitzaileei
elikagaiak eta funtsezko beste produktu batzuk prezio hobean helarazteko gai dira,
kontsumitzaile horien poltsikoak geroz eta hustuago daudenean.

2013ko uztailaren 6ak, Kooperatiben Nazioarteko Egunak, oparotasun gehiago ala
gutxiagoko garaietan kooperatibek egin duten lanaren gainean hausnartzeko aukera ematen
digu, bai eta balioetan oinarrituriko enpresa eredu honi mundu osoan zabalpen eta bultzada
handiagoa ematearen aldeko konpromisoa berresteko aukera ere, eredu egokia izan baita, eta
aurrerantzean ere hala izango baita.

Nazioarteko Kooperatiba Aliantzaren (NAKen) mezua

Inbertsiogileen esku dauden enpresa-ereduek bideraezintasun-krisia bizi dute ekonomia,
gizarte eta ingurumen-arloan. Kooperatibek, aldiz, krisi garaietan iraunarazteko daukaten
gaitasuna erakutsi dute.

Aurten 2013ko uztailaren 6an ospatu zen Kooperatiben Nazioarteko Egunaren leloa “Kooperatibak, krisi garaietan ere sendo” izan da. Leloak berebiziko garrantzia dauka gaur egun, areago mundu osoan bizi ditugun zailtasun ekonomikoen testuinguruan beste enpresaeredu batzuen egoera zein den aintzat hartzen badugu.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*
*
Website