Schumacher College Arrasaten

Joan den ekainaren 13an Schumacher College zentroko (Erresuma Batua) Aphra eta Mari ikasleak eta Tim irakaslea hurbildu ziren Mondragon Esperientzia ezagutzera.

Leinneko ikasleekin eta ALEko kideekin bilera egin zen, eta bertan gure inguruneko hezkuntza eta enpresa eredua oinarritzen dituzten balio humanistak ezagutu ahal izan zituzten.

Schumacher Collegek 20 urte baino gehiagoko esperientzia dauka, eta ospe bikaina dauka abangoardiako irakaskuntzaren eremuan. Ikaskuntza interaktibo, esperientzial eta parte hartzailean oinarrituta, beharrezko trebetasun praktikoak eta pentsamendu estrategikoa eskaintzen dituzte XXI. Mendeok erronka ekologiko, ekonomiko eta sozialei aurre egiteko. Bere ikuspegia hezkuntzaren, artearen eta nekazaritzaren forma progresiboetan oinarrituta dago.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*
*
Website