Aliantzako Kooperatiben 92. Nazioarteko Eguna

Nazioarteko Kooperatiba Aliantzaren mezua, Aliantzako Kooperatiben 92. Nazioarteko Eguna dela eta

“Kooperatibei esker, denontzako garapen iraunkorra”
“Kooperatibei esker, denontzako garapen iraunkorra” izango da uztailaren 5ean
ospatuko den Kooperatiben Nazioarteko egunaren goiburua. Komunitatearekiko kezka
agertzea da kooperatiben mugimenduaren sortze-balioetako bat, eta horrekin lotuta,
komunitateentzako bizi-baldintza egokiak modu iraunkorrean babesteko beharra
presente dago kooperatiba guztien ekintza eta ikuspegien oinarrian.
Oro har, laguntzeko, eusteko eta irauteko gaitasuna da iraunkortasuna. 1980ko
hamarkadatik, kontzeptu horrek garapen handia bizi izan du, ingurumen, ekonomia eta
gizarte-arloko dimentsioak barneratu arte. Kasu honetan ere, kooperatibak izan dira
iraunkortasun modernoaren aitzindariak. Gizakien beharrizanak ardatz hartuta, gaur
egun bizi ditugun iraunkortasun-krisiei aurre egiteko eta “balio partekatu” berezia
eskaintzeko gai dira.
“Kooperatibak iraunkortasun-sortzaile direla agerraraztea” da Kooperatiben Hamarkada
baterako Planaren helburuetako bat1. Mundu osoari azaldu eta erakutsi behar dio
Kooperatiben sektoreak, iraunkortasuna bere izaeraren berezko ezaugarri bat dela, eta
kooperatibek iraunkortasun horren aldeko ekarpen positiboa egiten dutela.

 

Ildo horretatik, Aliantzak kooperatiben gaineko azterketa bat prestatzeko enkargua egin
zuen, iraunkortasunarekin daukaten lotura egiaztatu ahal izateko, sektore eta munduko
gune desberdinak kontuan hartuta. Azterketa hori 2013ko azaroan aurkeztu zen Ciudad
del Cabon egindako gure Nazioarteko Biltzarrean. Txostenaren ondorioak argiak dira:
iraunkortasuna kooperatiben balioetan eta funtzionamenduan presente dago, eta NBEk
gobernuei eskatzen die “kooperatiben sorrera eta garapena bultzatu eta errazteko, eta
are beharrezkoa denean ere, neurriak hartu ditzatela, pobrezian bizi diren edo talde
zaurgarrien parte diren pertsonek (emakumeak, gazteak, ezgaituak, adinekoak eta
indigenak barne) euren borondatez kooperatibetan parte hartu ahal izateko eta gizartezerbitzuen esparruan dituzten premiei erantzuteko”.
Gaur egun, NBE asmo handiko xede berriak zehazten ari da 2015etik aurrerako
eperako. Xede horiei Garapen Iraunkorraren Helburuak izena emango zaie.
Kooperatiben mugimenduak planeta osoko mila milioi pertsonengan dauka eragina, eta
guk daukagun denontzako garapen iraunkorraren ikuspegiari esker, ekimen horren
bazkide garrantzitsuak izan gaitezke.
Mundu osoko kooperatibei eskatzen diegu erabili dezatela uztailaren 5a, XXI.
mendean iraunkortasuna sortu eta garatzeko eredurik onena kooperatibena dela
erakusteko.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*
*
Website