Ekainaren 27an, Ekintzailetza Sozialeko Esloveniako Foroak nazioarteko konferentzia bat antolatu zuen, Esloveniako Ljubjianan, 2020 Enpresa Sozialaren Ekimena dela eta, izenburu honekin: ” Mercatorren erosteko aukera eta bera kooperatiba bihurtzearen onurak”.
Hasierako hitzaldia Europar Parlamentuko kidea den Ivo Vajglek eman zuen. Ekitaldian Lan, Atzerri eta Ekonomiako ministro nazionalak izan ziren, Gobernuko lehendakariarekin batera.
Halaber, bertan izan ziren Euro Coop – Europako Kontsumo Kooperatiben Federazioko lehendakari Massimo Bongiovanni, Italiako eskualde adriatikoko Kontsumo Kooperatiben Elkarteko lehendakari Alessio Di Dio, eta Lagacoop – Italiako Batasun Kooperatiboko zuzendaria.
Arizmendiarrietaren Lagunen Elkarteko lehendakari Jose Mari Larramendik hitzaldi bat eman zuen, izenburu honekin:: “Kooperatiba integratu baten antolamendu sozietarioa”.
Mercator banaketa enpresak 1.600 dendako sare bat eta guztira 24.000 langile dauzka, eta Esloveniako ekonomia osoaren egiten du. Presente dago Eslovenia, Serbia, Bosnia eta Hertzegovina eta Kroazian.