Jose Maria Arizmendiarrieta eta kooperatiba mundua

ALEko kideak hemen aldizakariarekin kolaborazioan

“Erlijioaz oinarrizko zenbait gogeta eskainiz zabaltzen dugu erlijio-gogoetarako aldizkari hau” hitz hauekin aurkeztu zen hemen aldizkariko lehenengo alea 2004.urtean. Euskadiko Erlijiosoen Erakundearen aspaldiko ametsa zen erlijioari, teologiari, Jaungoikoari eta gizakiari buruz gogeta-hausnarketa egiten lagunduko zuen aldizkari euskadul bat sortzea, honela jaio zen hemen.

Zergaitik hemen

Euskal Herriko Eliza euskararen arloan aspalditxorik zorretan delako. Fedegabe eta fededun asko bila dabilelako. Bere arrisku eta guzti, erlijioa gure kulturarentzat barne-eragin gerta daitekeelako.

Zertarako hemen

Hemengo eta oraingo munduan, fedea bizitzen, pentsatzen, esaten laguntzeko. Fedegabeen, beste kristau-elizen, beste erlijioen solaskide eta bidelagun izateko.

Norentzat hemen

Fedearen gogoeta landu nahiko lukeen edozein fededunentzat. Bila dabilen edonorentzat.

Nolako hemen

Gaurko munduan, ondo zaharrean mendu berriak fruti hobeak ekar ditzan. Kritikoa eta adeitsua. Librea eta errotua.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*
*
Website