2015. urtean 100 urte beteko dira Jose Maria Arizmendiarrietaren jaiotzatik. Esperientzia Koo
peratiboaren sustatzailea izan zenaren gertaune batzuk gogora ekarriko ditugu.
Arizmendiarrieta, Zaragozako peritu eskolara jo zuen, dozena bat laguntzaile hurbilenekin, zegokien eskolaldi baimenarekin eta, lanpostuak mantentzeko, Arrasaten ikasiz, ingeniari teknikoen titulazioa lor zezaten, eta ekimen hura 1952an burutu zen. Enpresa sortzeari ekiteko unea iritsi zen, eta jardueraren erdigunea pertsonarenganako errespetua izan behar zen, demokratikoki hierarkizatuta. Garai hartako gizarte parte hartzailea/pertsonalista 1953tik aurrera hasi zen bistaratzen .Arrasatera iritsi eta hamabi urtera, eta esparru autarkiko estu batean sarturik zegoen, non ez zen produkturik inportatzen ezta esportatzen ere. Horrez gain, kooperatibismoa onartzeak erregimena babesten zuen Sindikatu Bertikal porrokatuaren hainbat kontrol onartu beharra zekarren. Ez zegoen lehengairik, eta enpresak sortzeko baimenak lortzeko zentzugabekeri andana gainditu beharra zegoen.