Kultur aniztasunera abian: Aktion Jardunaldia apirilak 28an Garaia Berrikuntza Gunean

Apirilak 28an Arrasaten, ospatuko den Aktion 3.0 (INTERNAZIONALIZAZIOA ETA BALOREAK – “Kultur Aniztasunera bidean”) ekitaldira gonbidatu nahi zaitugu.

XXI.mendean, merkatuek etengabeko aldaketak jasaten dituzte eta horren ondorioz, internazionalizazio prozesuak aurrera eramatea erronka handia da edozein sektoretako enpresentzat. Oso garrantzitsua da enpresentzat bertako kultura, ohitura eta jokabideen berri izatea, azken finean, atzerriko merkatuetan arrakasta izateko, ezinbestekoa da enpresa hauek beren baloreak sustatzea.
Hori dela eta, Aktionen 3. Edizioan, “internazionalizazio prozesuan kultura ezberdinetara egokitzeko baloreek duten garrantzia landuko dugu.”
Jardunaldi honetan, internazionalizazio prozesuak arrakasta handiz aurrera eraman dituzten enpresen esperientziak ezagutzeko aukera edukiko dugu bertatik bertara, BRASIL, MEXIKO eta CHINA bezalako lekuetan. Baina ez hori bakarrik, gainera, talde multidisziplinarretan eta adin ezberdinetako taldeetan lan egiteko aukera edukiko dugu, enpresa hauek jasaten dituzten erronka handienei irtenbide bat emateko helburuarekin.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*
*
Website