“Don Jose Maria Arizmendiarrietaren gogoetak” http://www.arizmendiarrieta.org/es/pensamientos
Izenburu horrekin, Arizmendiarrietaren idatzietatik Joxe Azurmendik atera eta bildutako esaldi eta gogoetak jasotzen zituen liburua argitaratu zen, Otaloratik bultzatuta.
Nahikoa denbora igaro osteko ikuspegitik begiratzen zaienean hartzen dute gizaki handiek beren benetako dimentsioa; hori da haien gizatasunaren benetako mailaz jabetzeko modua. Denboraren distantziak nobletu egiten ditu pertsona itzaltsuak, eta modaren hutsalkeriak erremedio barik koloregabetzen. Halakoxea dugu Arizmendiarrietaren kasua. Haren pentsamenduak irakurrita, nabarmenak dira freskotasuna eta gaurkotasuna; agerian gelditzen dira haren irakaspenak piztu zituzten balioak, Mondragoeko Esperientzia Kooperatiboaren inspirazio iturri eta gidari.