Uztaileko gogoeta 2017

Arizmendiarrietaren pentsamenduen bidaltzearen kanpainarekin jarraituz, PERTSONA kontzeptu eta balioari buruz idatzitakoak jasotzen joatea da gure asmoa.
Alderdi ugari eta ezberdinetatik begiratuta aztertu zuen pertsona kontzeptua on Jose Mariak: bere izate eta garrantzia, pertsonaren errespetu eta duintasuna, bere funtzioa eta erantzukizuna gizartean eta enpresa munduan… Gogorazten zizkigun, baita ere, koherentziaz eta arimaz jokatzeko beharra, eguneroko jokabidean azaltzen zaizkigun bertuteak eta akatsak, pertsona guztion askatasunerako eskubidea… Pentsamendu asko eta ezberdinak sakondu zituenak eta denok zatika jasoko ditugunak jorratutako gaien arabera.

Gaur pertsona kontzeptuaren izatea eta bere duintasunari buruz jasotako batzuk bakarrik bidaltzen dizkizuegu.

 

Enpresa lehenengo zelula ekonomiko soziala da, eta zelula horretan ezarri dugu lanaren eta kapitalaren arteko funtsezko erlazioa, halako moldez non pertsona, hau da, giza kapitala, ekonomiaren motorrik inportanteena ez ezik ekonomiaren helburua ere izango den. (p446)

 

PERTSONAri buruz beste pentsamendu batzuk (ikusi pdf dokumentua)

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*
*
Website