Enpresa Eredu Berria Nafarroan

Euskal Autonomia Erkidegoan egin genuen bezala, eta gure Elkarteko nafar kideek bultzatuta, aurtengo urtarrilaz geroztik, gure Elkarteko hainbat kide Nafarroan ari dira lanean, Enpresa Eredu Berri baten gaineko Mintegi batean; bertan, maila indibidualean, eta ez inor ordezkatzen, Foru Parlamentua osatzen duten zazpi talde politikoetako eta hiru sindikatutako pertsona esanguratsuek parte hartzen dute, baita Nafarroako hainbat enpresaburu eta hizlari arrakastatsuk ere.

Gure Elkarteak hizlariak hautatu eta antolatzen ditu, bilerak moderatu eta idazkari lanak egiten ditu, eta, lan horrekin, hainbat erreferentzia zehatz sortu nahi izan ditu Nafarroan enpresa eredu inklusibo-parte hartzaile bat lantzeko, enpresa bakoitzaren errealitate espezifikora egokitu ahal izateko.

Gure nortasunarekin eta balioekin bat eginda, elementu hauen sintesia lortu nahi ditugu:

1.-Enpresa eredu humanista bat, zeinak pertsona guztien duintasuna hartuko duen kontuan eta aberastasunaren banaketa orekatuagoa bilatuko duen.

2.-Enpresa eredu aurreratua, hau da, pertsonen gaitasunak bultzatzen dituena enpresa lehiakorragoa eta iraunkorragoa izan dadin.

3.-Nafarroako enpresa eredu bat, hau da, bertako kulturaren indarguneak eta ahulguneak eta, ondorioz, bertan esku hartzen duten pertsonenak kontuan hartuko dituena. Foru Erkidegoko erakunde publikoek sustatu ahal izango duten eredu bat, bere egungo eskumenen edo etorkizunean aurreikus daitezkeen eskumenen barruan.

Merezi du nabarmentzea adostasun handia egon dela, bai garatutako hitzaldien eztabaiden ondoren atera ziren ondorioei dagokienez, bai sustatu nahi den enpresaren eredu inklusibo-parte hartzaile baten ezaugarri zehatzei dagokienez.

Une hauetan, bi alderdi horiek aurkezten ari gara Mintegian parte hartzeko beraien konfiantzazko pertsona bat izendatuz parte hartu duten erakundeei.

Hurrengo urratsak izango dira Nafarroako Parlamentuan Legez Besteko proposamen bat aurkezteko erronka, Organo horrek proposatzen den enpresa eredua balioztatzeko, eta Erkidegoko Gobernuari eskatzeko hainbat politika publiko garatu ditzan (eragile enpresarialekin eta sozialekin batera landu dira), eredua sustatzeko.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*
*
Website