SARIA ARIZMENDIARRIETAREN LAGUNAK ELKARTEARI

Joan den martxoaren 22an, Biteri Ikastegi Nagusian, 2017/2018 ikasturte amaierako ekitaldi akademikoa eta kolegial nagusien inbestidura egiteko saioan, Mondragon Unibertsitateko errektore Vicente Atxa Uribek eta Pedro Biteri eta Arana Ikaste Nagusiko zuzendari Mikel Aranburu Barandiaranek presidituta, gure Elkarteari ohorezko beka bat eman zitzaion, Arizmendiarrietaren gogoetak eta balioak enpresan eta gizartean sustatzeko egindako lan, ilusio eta erantzukizunaren sari moduan. Gure lehendakari Miguel Angel Laspiurrek jaso zuen.

Aipatu behar da bere bizitzako 11 urteetan Arizmendiarrietaren Lagunak Elkarteari eman zaion lehen aitortza publikoa izan dela.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*
*
Website