Elkarte honetako Zuzendaritza Batzordeak 2018ko apirilaren 10ean hartutako erabakiaz, bazkideei dei egiten zaie Erakundearen
OHIKO BATZAR NAGUSIRA
etortzeko, lehen deialdian, 2018ko apirilaren 25an, 17:00etan, Arrasateko Garaia berrikuntza Gunean, Goiru kalea, 1 A eraikina, eta bigarren deialdian, baldin badagokio, aipatutako lekuan, egun bereko 18:00etan, gai zerrenda honen arabera:
GAI ZERRENDA
1.- Batzarraren akta onartzeko bazkideak izendatzea.
2.- 2017ko ekitaldiari dagozkion gestio txostena eta urteko kontuak aztertu eta onartzea.
4.- 2018ko Gestio Plana aztertu eta onartzea.
4.- Galde-eskeak.
Batzarraren ondoren, 19.00 aldea, publiko orokorrarentzat irekiko den ekintza batean, Iñaki Etxezarreta parte hartuko du; Arizmendi Ikastolako, Zuzendaria Nagusia, eta hitzaldi hau emango du:
“Gastearen Hazte Kooperatiboa”
Ekitaldiaren amaieran, luntxa egongo da.