Azaroaren 19an ARIZMENDIARRIETAREN EGUNA

Datorren azaroaren 19an ARIZMENDIARRIETAREN EGUNA ospatuko dugu, Jose Maria Arizmendiarrietaren heriotzaren 42. urteurrena oroitzeko, Daniel Innerarity filosofoak emango duen hitzaldi batekin, Arrasaten, Goi Eskola Politeknikoan. Hitzaldiaren izenburua izango da: “Gobernantza jasangarria: zuzendu eta antolatu etorkizunari aurrea hartuz”, eta hau da filosofoak utzi digun laburpena:

“Gure gizarteak modu jasanezinean ari dira beren etorkizuna ‘kontsumitzen’. Ikuspegi ekologiko, demografiko eta finantzariotik, orainaldian distraituta gauden gizarteak gara, etorkizuna kontuan hartzeko behar besteko gaitasunik gabe, gaur egungo ingurumariak eskatzen ari direnaren aurka. Etorkizunarekin berarekin harremanetan jartzeko zailtasun hori da egungo demokrazia mediatikoen hutsaltasunaren garaipena esplikatzen duten kausetako bat, epe laburrari begira dugun distrakzio tematia. Etorkizuna jarduera politikoan berrintegratzea elementu bat izan daiteke bizitza demokratikoa eraldatzeko eta berritzeko. Horrelako zerbait egiteko aukerak esploratzen baditugu, aurrea hartzen duen gobernantza moduan, orduan eta soilik orduan saihestu ahal izango dugu denbora azeleratzen denean eta krisiak normaltasun berri bat bihurtu direla dirudienean erakusten dugun trakestasun hori”.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*
*
Website