Oraingoan justiziaren balioa landuko dugu, zeina Arizmendiarrietaren idatzietan honelako balioen ondoan agertu ohi den: elkartasuna, maitasuna, duintasuna, heziketa, etab. Termino edo kontzeptu horien bitartez garatzen du bere pentsaera kooperatiboa. Justiziaren balioa da balioen artean maiztasunagatik nabarmentzen direnetako bat (ikus dokumentua: “ALEko bazkideei zuzendutako komunikatua, 2. zk. G-B 01 Maiztasunak”).
Ezin da justiziaz jardun gizakien duintasuna zer den ez dakitenen artean. p3