Maiatzeko gogoeta 2019

LANAREN EGUNA dela tarteko, kooperatibistak berez izan beharreko bertute nabarmenenak gogorarazteko ideia bat jakinarazi nahi dizuegu. Eta horrekin batera beste gogoeta batzuk, Arizmendiarrietarenak horiek ere, lan munduan dihardugula gogorarazten digutenak, eta horrenbestez, bertako kide diren pertsona guztiekin derrigorrez lankidetzan eta elkartasunez jokatu behar dugula gogorarazten digutenak.

Kooperatibistok daukagun konpromiso gaitasunagatik nabarmendu behar dugu: geure kudeaketan aplikatzeko gai garen aurreikuspen, plangintza, antolamendu eta proiekzio mailaren bitartez.

Heldutasun kooperatibista egiaztatzeko beste bertute zehatz bat, zeinaren lanketa sistematikoaren bidez berezko lankidetza eraginkorraren lekukotza eta ohorea erakutsiko den, zereginik apalena gauzatzeko erantzukizuna da. Erantzukizun indarra eta ekimen balioaniztuna izan dira, hain zuzen, gure kooperatibista aitzindariak kalifikatzeko ezaugarrietako bi. Alabaina, gaur egun, lantegi handi eta erosoetan jardunagatik, ez dugu pentsatu behar horiek gutxiago behar ditugunik, baldin eta egiazki nahi baditugu gainditu enpresa sustapenak berez dakartzan traba guztiak. TU110-1969/10

(Ikusi pdf dokumentua)

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*
*
Website