ZUZENBIDE PIRINIARRA ETA KOOPERATIBISMOA

Herriak, herrixkak eta auzuneak gure komunitatearen antolamenduaren oinarria izan dira beti eta gaur egun ere leku askotan jarraitzen dute izaten. Lurrak eta basoak kudeatzeko auzotarren batzarrak egiten ziren eta oraindik egiten dira leku batzutan.

Ama lurra, garrantzia handikoa da Euskal Herrian eta banatu ezina zen propietate pribatuetan. Lur komunalak aberastasunaren banaketaren berdintasuna zekarren. Demokrazia eta partehartze sozialaren erakusgarria dira.

Euskaldunok historian zehar kultura demokratikoa nahiko hedatuta izan dugu eta gaur arte heldu zaigu.

Piriniotan ipar eta hegoaldera, eta ekialdera ere Kataluniara arte, urteetan zehar ohiturak eta usadioak izan eta jarri zituzten herri eta auzo bakoitza antolatzeko, eta horiek lege bihurtu ziren.  Erregeek eta jauntxoek ere sinatu egin behar zuten errespetatu egingo zituztela adieraziz. Hortik sortzen da legedi edo zuzenbide piriniarra. Behetik gora egindako legedia da zuzenbide erromanikoaren eta germanikoaren alderantziz jauntxoek eta nagusiek egindakoa baita eta ia Europa osoan gaur martxan dagoena.

(Ikusi pdf dokumentua)

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*
*
Website