Atzo, maiatzak 9, gure Batzar Nagusia egin genuen. Han, Miguel Angel Laspiurrek, Elkarteko Lehendakariak, 2018ko Memoria hizpide hartuta, MONDRAGONen eta ALEren arteko lankidetza esparrua nabarmendu zuen; izan ere, horren baitan, kooperatibarekin lotutako prestakuntza eta hedapenari laguntza emateko eta gizartea eraldatzeko lankidetzak egin dira. Lehendakariak beste gertakari garrantzitsu bat ere nabarmendu zuen: Legez Besteko Proposamen eta Mozio bana osatu dira, enpresaren partaidetza eredu inklusibo bat sustatzeko asmoz. Bi horiek Eusko Legebiltzarrean eta Nafarroakoan onartu dira, eta Lehendakariak nabarmendu zuen proiektuen lidergoa soil-soilik Elkartearen esku geratu dela. Bide beretik, komunikazioaren alde egindako apustu irmoa eta Arizmendiarrietaren pentsamenduak eta balioak zabaltzeko egindako lana ere aipatu zituen.
ARIZMENDIARRIETAREN LAGUNAK ELKARTEAREN 2019ko BATZAR NAGUSIA
