Esperientzia Kooperatiboaren hasieratik bertatik, gure on Jose Maria gogoangarriak beharrezko ikusi zuen Kooperatiban LIDERGOAren gaiari heltzea, lan komunitate aktibo, erantzukizunduna eta kooperatiban integratua lortzeko zuzendaritzaren funtzioak duen garrantzia gogora ekarriz. Zuzendaritza talde horren baitan kokatzen ditu, logikoki, pertsonen koordinazio mota oro egiten dituzten pertsona guztiak, kopurua txikia izanagatik ere.
Lehenbiziko urte haietako gogoetatik abiatuz, gai honen inguruan zituen ideien eta gogoeten berri emango dizuegu aldizka.
Agintzea oso gauza serioa da, eta, nahi bada otzantasuna eta lankidetza ondo ikusitako baliotzat jotzea, aginterako promozioa bermeekin egin behar da. Agintzen duenaren erantzukizunaren zentzuak ez du zalantzarako biderik utzi behar. Ahal dela, agindu behar dutenak aukeratzeko kontuan hartu beharreko ezaugarrietako bat izan behar da.
Coop 13-1961/09