Datorren azaroaren 27an, gure Ezohiko Batzar Nagusiaren ondoren, publiko guztiarentzat irekitako ekitaldi batean, ARIZMENDIARRIETA EGUNA ospatuko dugu, Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoan –Loramendi 4, 5001 ikasgela–, 19:00etan, Ane Irazabal Arrasatear kazetariaren hitzaldi batekin, zeinak azken urteotan Ekialde Hurbileko, Afrikako eta Europako errefuxiatuen eta migrazio fenomenoen dramatismoa aztertzen jardun baitu.
Hitzaldiaren izenburua izango da: “Pertsonak, titularren gainetik”, eta horren laburpenetik jasotzen dugu kazetariak berak dioena: “Humanismoak eta enpatiak garrantzi handia dute albiste bat jorratzerako orduan”.