Azaroaren 27an ARIZMENDIARRIETA EGUNA ospatu genuen

Gure Elkartearen Ezohiko Batzar Nagusia egin eta gero, zeinean aho batez onartu baitzen Estatutu Sozialen aldaketa, “ARIZMENDIARRIETA EGUNA”-ren ekitaldi nagusia egin zen, Ane Irazabal arrasatear kazetariak eman zuen hitzaldiarekin, “Pertsonak, titularren gainetik” izenburupean. 

Hitzaldiaren oinarrian zegoen gatazka guneetan izan duen esperientzia, esaterako, duela gutxi Sizilian bizi izandakoa, Aita Marik erreskatatutako 78 kideen albistearen inguruan.

Aipatu zuen beste bizipen bat izan zen Afrikako errefuxiatu klimatiko batena, hau saltzen zuena: “Natura suntsitzen baduzu, naturak suntsituko zaitu”.

Azkenik, marka handia utzi zion beste historia bat izan zen Joana Jihad neskatila palestinarrarena; horrek lagundu dion palestinar haurren belaunaldi baten kezkak eta ametsak ulertzen.

Laburbilduta, Ane Irazabalek, errefuxiatuen dramatismoari egiten ari zaion jarraipenean, pertsonengan jartzen du arreta, sentsazionalismotik urrun.

Hitzaldiaren esteka gehitzen dugu, interesa duzuenontzat (ikusi bideoa).

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*
*
Website