Gaur, Jose Maria Arizmendiarrieta jaunaren heriotzaren 44. urteurrena ospatuko dugu eta haren pentsamendu batzuk gogoraraziko ditugu.
Gizarte eraldaketa, hezkuntza, etorkizuna, parte hartzea eta elkartasuna bezalako balioei buruzko hausnarketak dira. Bere pentsamenduaren berezko balioak dira, krisi eta ziurgabetasun garai hauetan indarrean jarraitzen dutenak.
Pertsona:
Arazo ekonomiko, politiko eta sozial guztiak, azken finean, gizakiaren arazoa baino ez dira. p017
Formazioa – hezkuntza:
Norbanakoen formazio moralak gizartearen formazioaren oinarria izaten jarraitu behar du. p129
Etorkizuna – aurrerapena:
Inguruabarrak, esan dugunez, ez dira ez onak ez txarrak, bakoitzak nahi duena izango dira. Aukerak beraietaz baliatzea erabakitzen duenarentzat existitzen dira. p111
Gizartea – komunitatea:
Heldutasunaren ezaugarria da eginkizun kolektiboan parte hartzea eta integratzea. p289
Elkartasuna:
Agintariak eta kualifikazio handiko langileak, hots, gurdi kooperatiboa gidatzen dutenak, lankidetzaren bidez honako helburu hau lortzearen arduradun nagusiak dira: enpresaren esparruan elkartasunaren zentzua txertatzea, inor behartu gabe, soilik doktrinazko edukiaren eta egungo lan munduak eskatzen duen justiziaren zentzuaren eraginez. p482