Gogoeta berri honetan “aurreztearen” kontzeptua aztertuko dugu; gai horrek kezka handia sortzen zion Arizmendiarretari, mugimendu kooperatiboaren biziraupena eta hazkundea erabat lotuta daudelako aurrezpen, inbertsio, austeritate eta horrelako alderdiei. Bistan denez, aurrezteko beharrak eta kreditu kooperatiba bat sortu izanak finantzaketa eta kapitalizazio arazoak konpondu zituzten hein handi batean, arazo horiek pisua hartzen ari baitziren gure kooperatiba ereduaren garapenean. Horren harira dator esaldi ospetsu hura: “libreta edo maleta”.
Herriak, zuhaitzak bezala, indartsu eta sendo hazten dira zuztar sakonak botatzen dituztenean: komunitate baten ezkutuko zuztarrak ondo egindako inbertsioak dira. p418