MARTXAN DA “MONDRAGON CITY CHALLENGE”

Joan den 2021eko otsailaren 17an CITY CHALLENGE proiektua aurkeztu zen Arrasaten. Helburua da ekintzailetza kooperatiboko jokabideak sustatzea eta gazteak ereduaren balio bereizgarrietara hurbiltzea, enpresa proiektuak garatuz, otsailaren 18ko gure oharrean jakinarazi genuen bezala.

Azarok eta Saiolanek epaimahai gisa egindako lanari esker, dagoeneko 20 talde ditugu sailkatuta, 10 talde 16-18 urtekoen kategorian eta beste 10 talde 19-24 urtekoen kategorian, MONDRAGON CITY CHALLENGEren lehen ediziorako.

Talde horiek euren proiektu kooperatiboa garatzen lan egingo dute, eta gure elkarteko eta ASEkoopeko tutoreen laguntza izango dute. Horietako 6 bakarrik iritsiko dira 2021eko azaroaren 19an Arrasateko Amaia antzokian egingo den finalera.

Jakinarazi behar dizuegu, halaber, guztira 279 ikaslek, 84 taldetan banatuta, aurkeztu dutela proiektuan parte hartzeko hautagaitza.

(Ikusi Diario Vasco egunkarian argitaratutako artikulua)

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*
*
Website