Hezkuntza eredu inklusiboa

Hezkuntza eredua eztabaidatzen ari garen honetan, argi dago euskal eskola gehienetan aplikatutako hezkuntza sistema inklusiboak arrakasta izan duela gizarte homogeneoagoa sortzeko. Eta ikasle guztiak gela berean sartzeak, izan hizkuntza jatorri desberdinekoak zein nolabaiteko gaitasun (edo desgaitasun) funtzionalak dituztenak, ikasle guztiei egiten die mesede. Haurrak gai dira mota askotako ikaskideekin eta egoera linguistiko, sexual, etniko, balioen inguruko eta abar desberdinekin ikasteko eta naturaltasunez elkarrekin bizitzeko, eta gero, familia bakoitzak aplikatuko ditu etxean bere idiosinkrasia eta kulturaren berezko balioak, jokabide zibikoak eta linguistikoak.

Kooperatibismoak bere sorreratik modu inklusibo berean hitz egiten digu: parte hartzaile guztiak berdinak dira eta eskubide eta betebehar berberak dituzte.

“Erantzukizunak gainerako langileekiko eta gizartearekiko elkartasuna sentitzera eraman behar gaitu. Guretzat, erantzukizuna eta elkartasuna banaezinak dira”. C18-1962/02

(Ikusi pdf dokumentua)

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*
*
Website