FELIX ORMAETXEA URIBETXEBARRIA HIL DA

Gure bazkide Felix Ormaetxea Uribetxebarria joan den astelehenean hil zen, 2024ko uztailaren 29an, Arrasaten.

Arizmendiarrietaren Lagunak Elkartearen sustatzaile eta sortzaileetako bat izan zen 2007an, eta gure Elkarteko lehen Zuzendaritza Batzordeko kide, artean Jose Mari Larramendi buru zelarik.

Don Jose Maria Arizmendiarrietaren miresle eta jarraitzaile nabarmena eta eredu kooperatiboaren babesle sutsua. euskaltzale konbentzitua ere izan zen, eta 70eko hamarkadan Debagoieneko ikastolen sorreran parte hartu zuen, eta orain 20 urte Arrasateko Arizmendi Ikastola abian jartzeko funtsezko pertsona izan zen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*
*
Website