“Emakume konprometituak”

Emakumearen Nazioarteko Eguna dela eta, emakumeen eskubideen berdintasun osoa berreskuratzea bultzatzeko. ALE-Arizmendiarrietaren Lagunak Elkartetik ere emakumeek eraldaketa sozialarekin duten konpromiso irmoa berretsi nahi dugu.

Duela mende erdi baino gehiago, Arizmendiarrietak hau zioen: “Emakumearen posizioa da, gizarte guztietan, garapen mailaren neurri zehatza“, eta hau ere esaten zuen: “Mundua etengabe eraldatzeko eman zaigu, ez begira egoteko“.

Bi aipuen konbinazioak lankidetzarako –ez “borrokarako”– konpromiso partekatu baten parte aktibo izatera garamatza, berdintasun osorantz kota handiagoak lortzeko. Berdintasun osoa bai, baina inklusiboa, beti gizonekin partekatua, transbertsala eta belaunaldi artekoa, eta bai, genero indarkeria mota ororen aurka borrokatuko dugu, kontuan hartuta ez bakarrik emakumearen aurkako indarkeria, baizik eta baita indarkeria bikarioa ere, horren parte gisa.

Berdintasun osoa, eraldatzailea eta partekatua, familiaren ingurune hurbilenetik, kooperatibatik, enpresetatik, jarduera sozialetan dugun konpromisotik, ez bakarrik genero berdintasuna aldarrikatzeko, baita desberdintasuna eta zaurgarritasuna gainditzera bideratuta ere. Azken batean, Arizmendiarrietak zioen bezala, esparru guztietatik, “garapen maila eta… gizarte eraldaketa” hobetzeko.

(Ikusi artikulu osoa)

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*
*
Website