AITA SANTUA VERSUS ARIZMENDIARRIETA

FRANTZISKO AITA SANTUA joan den apirilaren 21ean hil zen. 2013ko martxoaren 13an aukeratu zuten aita santu, Georgio Bergoglio, Erromatako eliz gunetik aldendutako lurralde batetik zetorrena. Kazetari gutxik ezagutzen zuten. Batek galdera hau egin zion: Nor da Georgio Bergoglio? Hura isilik egon zen pixka batean. Kazetariak, galdera intimoegia edo konprometituegia izan zitekeela pentsatuz, esan zion: Nahi baduzu beste bat egin diezazuket. Aita santu berriak erantzun zion: Ez, galdera garrantzitsua da: Georgio Bergoglio misio bat jaso duen bekatari barkatu bat da.

Hamabi urteko aitasantutzaren ondoren, zein izan da Frantzisko aita santuaren misioa? Nire ustez, gure gizarte sekular eta plural honetan, humanizatzea eta ebanjelizatzea izan da. Frantzisko aita santuarentzat ebanjelizatzea denbora eta espazio bakoitzean Jainkoaren zeinuak sustatzea da, zeinak humanizazio zeinuetan zehazten diren, bai arlo pertsonalean, bai komunitarioan (familia, adiskidetasun harremanak) eta sozialean. Eta bere hitzarekin eta idazkiekin azpimarratu digu fede kristaua ez dela sinesgarria humanizatzen ez badu, baina ez proselitoak egiteko estrategia huts gisa, ebanjelioarekiko leialtasunagatik baizik.

Frantzisko aita santuak jakin izan du ulertzen eta lau haizeetara aldarrikatzen gizaki guztiek, guzti-guztiek, beren ideologia eta bizimodu bereziak alde batera utzita, duintasun bortxaezina dutela. Hala, 2013ko azaroko Evangelii Gaudium (Ebanjelioaren poza) lehen exhortazio apostolikoan, hainbat jarrera aipatzen ditu, gure munduan errotuta dauden eta bizi dugun une historikoan humanizazio prozesu osasuntsua eragozten edo zailtzen duten jokabide batzuei ezetz esaten jakitea dakartenak, ezetz esatea bazterketaren ekonomiari, diruaren idolatria berriari, indarkeria sortzen duen ekitate ezari, pasibotasun egoistari, ezkortasun antzuari, espiritualtasun mundukoiari, gerrari.

(Ikusi artikulu osoa)

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*
*
Website